Archivo de la categoría: Euskera

Eskatu dio Lantxabe bizilagunen elkarteak alkateari…

Sara Ibarguren

2024/01/04

Donostiako Udalak 2024ko aurrekontuarekin egitea aurreikusten dituen hainbat proiektu aurkeztu ditu aste honetan, eta Aieteko Lantxabe bizilagunen elkarteak hainbat proposamen helarazi dizkio Eneko Goiari, “Aieterako ez dela ezer proposatu ikusi ostean”.

Bizilagunen elkarteak eskutitz bat bidali dio alkateari, eta bertan azaldu duenez, apirilean, udal hauteskundeen bezperan, bilera bat izan zuten alkatearekin Aieteko Topalekuan, Lantxaberen lokalean. “Hitzordu horretan, hainbat gairen errepasoa egin genuen, eta Aiete auzoarentzat oso garrantzitsuak diren lauzpabost gai aipatu genituen”, adierazi dute. Honako bost gai hauek izan zituzten hizpide bilera hartan: La Cumbreko lorategiak donostiarrentzat zabaltzea; auzoko bidegorrien sarea amaitzea, eta, ondorioz, bizikleta sarea hobetzeko lanean jarraitzea eta bidegorri estrategikoen zatia bukatuta ikustea; Katxola baserria babestea Miramongo Basoko interpretazio zentro gisa; Oriamendi berreskuratzea, paisaia eta memoria zentro gisa eta Errondo Gaina “dedikazio handiagoz” artatzea eta Amararekin lotzen duen igogailua edo funikularra eraikitzea.

Ia zortzi hilabete igaro dira hitzordu hartatik, eta Lantxabek salatu du proposamen horietako bakar bati ere ezin izan zaiola irtenbiderik aurkitu. “Zu mutu zaude, eta zure zinegotziek ere ez diote erantzuten ez telefonoari, ezta bidaltzen dizkiegun e-postei ere”, esan diote alkateari eskutitz horretan. Horrek, gutun ireki hau idaztera animatu dituela gaineratu dute, Goiak aste honetan egindako baieztapenean oinarrituta: “aurtengoa bultzadaren urtea izango da Donostiarentzat”.

Alkateari apirilean egindako proposamen horiek aintzat hartzeko eskatu diote Lantxabekoek, “herritarren iritzia kontuan hartuta hartzen direlako erabakiak”. Gaineratu dute zalantzak izan dituztela eskutitz hori publiko egiteko, “beti edukaziozko harremana” izan dutelako elkarrekin, baina esan dute ez dutela beste erremediorik izan: “Irteera desesperatu bat da, laguntza dei bat, Errondo Gaineko eta Aieteko jendearen izenean zure arretari egindako aparteko erreklamazioa”.

Amaitzeko, berriz nabarmendu dute Errondo Gaineko funikularra aurrekontu partiden artean egotea nahi dutela, “hiri proiektu errealista izateko aldez aurreko baldintza hori betetzen duelako”. Horrez gain, auzo gisa dituzten beste erronkei eusten dietela gaineratu dute, baina horrek “berariazko partida bat” eskatzen duela, eta, agian, “premiazkoena” dela.

Olentzero ¡Hor dago Aiete!

Goiz-goizetik, Hiru Damatxon, dozenaka familiak, neskek, mutikoek, aitona-amonek, plaza osoa betetzen zuten Olentzero panpinaren «lurreratzearen» zain.

Gero eta ikusmin handiagoa dago Aieten Olentzeroren etorreraren inguruan. 2023an, jarraitzaileen segizioa gero eta auzo osoagoko kale, plaza eta arkupeak gainezka egiten ari zen.

Aieteko jauregiko lorategietan. Ate nagusia

Ikazkin mitikoak neguko solstizioko jaiak iragartzen ditu, gauak luzeagoak direnean.

Olentzeroren etorrera ospatzen duen segizio oparoari laguntzeko, Ezeiza ahizpak, trikitilari bertutetsuak, eta Ana eta Juancar, txistu eta danbolin jotzaileak ditugu. Bikote hori, haize eta marearen aurka, hor dago, urtez urte, bere jakinduria instrumental handiarekin eta umore apartarekin. Ezin diegu inoiz beren eskuzabaltasuna merezi duten bezainbeste eskertu. «Badira bizitza osoan borrokatzen duten pertsonak, horiek dira ezinbestekoak»

Lehen planoan, Topalekun, Ezeiza ahizpak, Ana eta Juancarrekin

Hiru emakumeek eta Juancarrek, ikazkinaren figura ospatzeko, Ikastetxeko ikasleek entseatutako abestiak laguntzen dituzte: «Bizar zuri», «Horra Mari Domingi», «Kax Kax atean», «Hator Hator», «Olentzeroren joan zaigu» edo «Din dan don».

Lau andero gabe, haurtzaindegiko aitatxi, ez litzateke posible izango Olentzero joatea
Eta horrela auzoaren erdigunea zeharkatu genuen, Hiru Damatxotik, Aiete Ikstetxea, Axular Lizeoa, Ingeles Ikastetxea, Gautena, Alemaniar Ikastetxea eta, denbora gutxiz, Jesuitinak osatzen zuten eskola-komunitate zabal baten erdian; ikastetxe horrek elikatu zuen Lantxabek 2004-2005 urteetan «Olentzerori harrera antolatzeko» txanda hartu zuen lehen urteetako segizioa.

SONY DSC

Orain, Lantxabek eta Aiete Ikastetxeak eskatu dute Jesuitinak uzten dituzten eraikinak hezkuntza-ekipamendu izaten jarraitzea eta bertan bigarren hezkuntza publikoa egin ahal izatea.

… eta Hiru Damatxotik… Etxadiko plazatxoraino, Aieten hainbat jardueratarako erreferentzia dena;

Topalekuko eskaileretan

gero Topalekura, Olentzeroren martxarekin hain lotua, eta hemendik Munto plazara, Otxanda parkera: jaiaren amaiera, goitik behera; aurten, Muntoko eguneko zentroko eta egoitzako barrukoek eta barrukoek egindako etxola irudimentsuarekin batera.

Txotxongiloak Otxanda parkean

Aiete, Hor dago!
Hori bere jendea da. Auzo gaztea omen da. Hala izan behar du. Energiaz, osasun demokratikoz, partaidetzaz beteriko auzoa, bere idiosinkrasiaren, seme-alaben, aitona-amonen eta herritartasun eskubideen defendatzailea: bigarren hezkuntzako eskola publikoa, Errondo gaineko igogailua, Oriamendi mendia berreskuratzea, «La Cumbre» ko jendeari irekitzea, Katxola baserria mantentzea

Gure auzoan euskara ahoan

Aieten egunero da euskararen eguna baina asteburu honetan elkartuko gara merezi duen bezala ospatzeko. Bilatu egitarauan, seguru dagoela zure neurriko jarduera bat baino gehiago!

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatzen dira urtero Aieten, bai auzo mailan bai hiri mailan.

2023an, Jar dezagun teknologia euskaldunon alde leloa izango duen egitaraua ere izango da Donostian.

Altxa burua

Aurreko astean, ikastolako guraso talde batek beste gurasoak bilera batera deitu gintuen. Altxa Burua deitu diote taldeari eta, izenak adierazten duen moduan, seme-alabei mugikorra emateko adina atzeratzearen aldeko taldea da.

Ez nintzen bilerara joan —guretzako beranduegi da dagoeneko—, baina bidali zizkiguten dokumentuak irakurtzen aritu naiz eta, asko gustatu zait ekimena. Bai, asko gustatu zait, edukian eta forman.

Edukian, badelako garaia gai honen inguruko hausnarketa bat egin dezagun, bai guraso gisa, eta baita gizarte gisa ere. Askotan gogoratzen dut ikastolako formazio saio batean esan zigutena: «Silicon Valleyn, informatikari baino psikologo gehiagok egiten dute lan mugikorretarako aplikazioak diseinatzen».

Eta nola nahi dugu orduan, gure gaztetxoek, pertsonak engantxatzeko diseinatuta dauden aplikazio horien aurrean burua altxatzeko gaitasuna edukitzea? Ezinezkoa da.

A! Eta gustatu zait ere forman. Gustatu zait bakoitza gure burbuilatik, zerbeza batzuk hartzeko baino ateratzen ez garen garai honetan, familia hauek besteongan eragina izateko antolatu izana. Asko poztu naiz.

Eta ez da kasualitatea izango… kontu honekin bueltaka ari nintzela, egunkari batean titular hau irakurri nuen: «Noiz oparitu behar zaio seme-alabari mugikor bat?». Eta pentsatu nuen, agian, hor dagoela lehenengo arazoa, mugikorrek ezin dutela opari bat izan. Bai, mugikorra funtzio batzuk betetzen dituen tresna baten moduan ikusiko bagenu soilik, ziurrenik, konturatuko ginateke, adibidez, 10 urteko ume batek ez duela ezertarako behar.

Manex-Mujika

Irutxuloko Hitza 2023/11/24

Sin permiso del autor, hacemos un resumen

Altxa Burua es un grupo partidario de retrasar la edad de entrega del móvil a sus hijos.

«En Silicon Valley, más psicólogos que informáticos trabajan en el diseño de aplicaciones para móviles».

… mientras daba vueltas con este asunto, leí en un periódico el siguiente titular: «¿ Cuándo hay que regalar un móvil a su hijo ?». Ahí está el primer problema, que los móviles no pueden ser considerados como un regalo.

MUGIkortasuna Dbizirekin Aieten

Aieteko Axular Lizeoko Axular News Taldeak mugikortasunaren gaiari heldu dio, eta, bereziki, euren auzoan zein ikastetxean gehien erabiltzen den garraio mota zein den aztertu du. Horrela, bizikleta eta garraio publikoa erabiltzearen beharra nabarmendu dute, eta bide horretatik jarraituko dute.

ikasleen-hitza1Ikasle bat, Dbizi zerbitzuko bizikleta bat erabiltzen. (Argazkia: Axular)

Axular News Taldea: Iker Lopetegui Gonzalez, Nahia Echenagusia Amonarraiz, Maria Arraztio Fernandez eta Katixa Soroa Chung Sang

Historikoki gertatu den legez, gizakiak bere beharrizanetara egokitu ditu garraiobideak. Horietariko batzuk, iraganekoak esango dugu dagoeneko, ondorio kaltegarriak izan ditzakete gure ingurunean. Hala nola, kutsadura akustikoa, poluzioa… Beste hainbatek, zorionez, aukera jasangarri eta oparoak suposatzen dituzte gure ingurumenean eta guk horiek aurkeztuko dizkizuegu gure ikastola bisitatzera etorri nahiko bazenute, aztarna ekologikorik utzi gabe egin dezazuen.

Zer ikusi, hura ikasi!

Axular Lizeoa Ikastolako filosofiaren baitan aztarna ekologikoaren gaineko kontzientzia garatzea eta ingurumena zaintzea dago. Hori sustatzeko, Agenda 2030eko hainbat saio egiten ditugu geletan, jasangarritasunaren aldeko ikastolako konpromisoen dekalogoa ezarri dugu eta gure egunerokotasunean ohitura garbiak bermatzen ditugu eskola jasangarriaren kalitate irizpideak aintzat hartuz. Guk ere gizartean kontzientzia plan sakon bat behar dela uste dugu eta jarrera aktibo hori eskertzen diogu ikastolari.

ikasleen-hitza

Dbizi zerbitzuko tresna bat. (Argazkia: Axular)

Gure auzoa, Aiete, Donostiako puntu altuenetariko batean dago. Hona igotzeko, bizilagunek garraio publikoko zerbitzuak erabiltzen dituzte maiz. Kalean zehar galdeketa motzak egin ostean, zera esan genezake: gazteen artean erabiliena Dbizi bizikleta berriak dira, bai elektrikoak zein mekanikoak; helduen artean, aldiz, Mugi txartela, hau da, autobus edo trenaren erabilera.

Bizikleta oso popularra den aukera bat bilakatu da azken urteotan. Hori dela eta, hiriko leku desberdinetan topaleku gehiago jartzen hasi da udala. Guk, Axular Lizeotik oso gertu dugu topaleku horietariko bat, horregatik sarri erabiltzen dugu etxetik ikastolara etortzeko, edo alderantziz. Gainera, ikastolako eremu pribaturaino sar zaitezke zure bizikleta pertsonalarekin eta barruan aparkatu dezakezu oso modu seguruan. Horrez gain, bizikletak konpontzeko puntu jasangarri bat ere badugu ikastolan, duela dagoeneko pare bat urtez. Bertan, gurpilak puztu, presioa gainbegiratu, eta piezak aldatu ditzakegu. Ikasle ikuspegitik behintzat, bizikleta da aukerarik aproposena eta erabilera esanguratsua du gure mugikortasunean.

Azkenik, inpaktuaz dihardugunez, gure familien poltsikoetan ere pentsatu dugu eta eragin txikia duela uste dugu. Aizue, dena izan behar dugula kontuan!

Hauteskunde kanpaina eta Donosti Cup

Uztaileko lehenengo astean Donosti Cupeko txofer izatea tokatu zitzaidan; semea eta bere lagunak futbol partidetara eramatea, alegia.

Festa polita iruditu zitzaidan. Ez dakit zenbat herrialdetako 10.000 ume eta gaztetxotik gora, Gipuzkoa osoko futbol zelaietan barrena baloiaren atzetik korrika, bakoitza bere kolore, hizkuntza eta mundua ulertzeko moduarekin.

Bai, festa polita iruditu zitzaidan baina…

Baina futbola. Eta tokatu zitzaidan ikustea 12 urteko umeak epaileari sekulakoak esaten, 16 urteko gaztetxoak parekoari lekuz kanpoko sarrerak egiten, jarrera oldarkor eta biolentoak… Ba hori, futbola.

Eta guraso bat baino gehiago, euren 10 urteko semearen —bai, semearen—, partidako epaileari hemen idatzi ezin daitezkeenak eta bi esaten. Ba hori, futbola.

Gauza da Donosti Cupa bukatu eta kanpoan izan garela astebetez, eta, zorionez, hauteskunde kanpainaren lehenengo astea galdu genuela. Etorri, eta iruditu zait astebete atzera egin dugula. Jarrera oldarkor eta biolentoak, sekulakoak eta bi, gezurrak… Ba hori, hauteskunde kanpaina.

Eta gustatuko litzaidake, politikariak noizbait ohartuko balira hauteskundeak ez direla irabazten edo galtzen den partidu soil bat. Nahiago nuke kont ziente balira, hauteskundeetan, herritarrok nolako herri bat nahi dugun esaten diegula herri hori gobernatu behar dutenei, eta, agian, orduan, hauteskunde kanpaina bat beste zerbait izango litzateke, politikariek nolako herria amesten duten azalduz, adibidez. Imajinatzen?

Ba hori.

Manex Mujika Amunarriz

2023/07/21

Marañon Doktorearen pasealekua / Paseo Doctor Marañón

Euskera/Castellano

Aviso

Adjuntamos los planos del proyecto pero no hemos conseguido una reunión entre los técnicos del ayuntamiento y la vecindad para que expliquen el desarrollo y final de las obras y, sobre todo, cómo quedará este tramo del paseo Doctor Marañón. Nos dicen que están de ‘mudanzas’

Vista en Google del plano de arriba. Ni este, ni el primero de arriba, aclaran las dudas que la vecindad tiene con este proyecto

Añadimos la posibilidad de leer lo que se decía desde Lantxabe el pasado 25 de agosto del 2022 y el subsiguiente debate.

El descuaje de los ‘nogales del Cáucaso’, en el paseo del doctor Marañon, a debate | Aiete – Lantxabe – Katxola – Ayete

De estas ideas se quiso hacer partícipe a Mantenimiento Urbano y a Movilidad municipales pero parece que también entonces estaban de ‘mudanzas’, no quisieron saber nada de estas iniciativas y propuestas

Merece la pena dedicarle unos minutos

A continuación publicamos la información que nos ha enviado udala_partaidetza en euskera y castellano

Euskera

Marañon Doktorearen urbanizazio lanak egiteari ekin diote berriro, behin Mugikortasun departamentuak proiektua berreginda. Horren ondorioz, lanen amaieran ibilgailuek bi norabideetan zirkulatu ahal izango dute, norabide bakoitzean bide bat egongo delako.

Lanak aste honetan hasi dira berriro, eta bide bat itxi behar izan da, baina lanen amaieran berriro kalea bi norabideetan erabili ahal izango da, lehen aipatu dugun moduan, proiektuak aurreikusten duelako norabide bakoitzean bide bat egotea. Hiri mantentze eta zerbitzuen departamentua da lanen arduraduna, eta bertatik aditzera eman dute lanek irailaren 2a arte iraungo dutela. Epe horretan hainbat eragin sortuko dira inguruan, izan ere, bide bat itxita mantendu behar da makinek lan egin ahal izateko.

Hortaz, obra zuzendaritzak aurreikusi du lehenengo lau asteetan Goiko Galtzada Berria eta Aiete pasealekuaren arteko Marañon Doktorearen zatiko lanak egitea eta ondorioz Goiko Galtzada Berria kaletik ezingo da eskuinera joan. Behin zati horretako lanak amaituta (lau aste) aipatutako kalean eskuinera egin ahal izango da.

Lehen lau aste horietan eta obra guztia amaitu arte – irailaren 2a arte –, Goiko Galtzada Berrian ezkerrera eginez Marañon Doktorea pasealekuan sartzeko aukera egongo da. Norabide hori – Jauregi kalerako norabidea – irekita mantenduko da obra guztian zehar, eta berriz, kontrako norabidean itxita egongo da.

Halaber, obraren azkeneko egunetan, Goiko Galtzada Berria eta Aiete pasealekuaren arteko Marañon Doktorearen kalearen zati hori berriro itxi beharko da, asfaltatze lanak egin ahal izateko. Itxiera honek bi egun iraungo ditu eta aldez aurretik jakinaraziko da. Se ha retomado la obra de urbanización del paseo Doctor Marañón, una vez que Movilidad ha reformado el proyecto, que vuelve a dejar dos carriles de circulación, uno en cada sentido.

Castellano

La obra se ha reanudado esta semana y ha provocado el corte de uno de los carriles, que en ningún caso va a ser definitivo, ya que el proyecto, como hemos comentado antes, ha sido modificado para que el resultado final sea con dos, uno para cada sentido. Desde el departamento de Mantenimiento y Servicios Urbanos, que es el que se está encargando de esta actuación, se informa que la obra se prolongará hasta el 2 de septiembre y durante todo este periodo de tiempo habrá diferentes afecciones, ya que durante toda la obra uno de los carriles va tener que permanecer cerrado para poder trabajar con maquinaria en la zona.

Así, la dirección de obra ha previsto que durante las cuatro primeras semanas de trabajos, la obra se va a centrar en el cruce de Doctor Marañón con Paseo de Aiete, por lo que no se podrá girar a la derecha desde Goiko Galtzada Berria. Una vez finalecen los trabajos en ese tramo de calle se podrá volver a realizar el giro a la derecha.

Durante las cuatro primeras semanas en ese mismo punto se podrá girar a la izquierda, giro que se mantendrá a lo largo de toda la obra – hasta su finalización el 2 de septiembre –, ya que el paseo Doctor Marañon entre Goiko Galtzada Berria y la calle Palacio únicamente quedará habilitado el carril en sentido hacia la calle Palacio.

Asimismo, los últimos días de la obra, el tramo entre Goiko Galtzada Berria y Paseo de Aiete tendrá que ser cortado para aglomerar. Esta afección durará un par de días y se avisará convenientemente.