Altxa burua

Aurreko astean, ikastolako guraso talde batek beste gurasoak bilera batera deitu gintuen. Altxa Burua deitu diote taldeari eta, izenak adierazten duen moduan, seme-alabei mugikorra emateko adina atzeratzearen aldeko taldea da.

Ez nintzen bilerara joan —guretzako beranduegi da dagoeneko—, baina bidali zizkiguten dokumentuak irakurtzen aritu naiz eta, asko gustatu zait ekimena. Bai, asko gustatu zait, edukian eta forman.

Edukian, badelako garaia gai honen inguruko hausnarketa bat egin dezagun, bai guraso gisa, eta baita gizarte gisa ere. Askotan gogoratzen dut ikastolako formazio saio batean esan zigutena: «Silicon Valleyn, informatikari baino psikologo gehiagok egiten dute lan mugikorretarako aplikazioak diseinatzen».

Eta nola nahi dugu orduan, gure gaztetxoek, pertsonak engantxatzeko diseinatuta dauden aplikazio horien aurrean burua altxatzeko gaitasuna edukitzea? Ezinezkoa da.

A! Eta gustatu zait ere forman. Gustatu zait bakoitza gure burbuilatik, zerbeza batzuk hartzeko baino ateratzen ez garen garai honetan, familia hauek besteongan eragina izateko antolatu izana. Asko poztu naiz.

Eta ez da kasualitatea izango… kontu honekin bueltaka ari nintzela, egunkari batean titular hau irakurri nuen: «Noiz oparitu behar zaio seme-alabari mugikor bat?». Eta pentsatu nuen, agian, hor dagoela lehenengo arazoa, mugikorrek ezin dutela opari bat izan. Bai, mugikorra funtzio batzuk betetzen dituen tresna baten moduan ikusiko bagenu soilik, ziurrenik, konturatuko ginateke, adibidez, 10 urteko ume batek ez duela ezertarako behar.

Manex-Mujika

Irutxuloko Hitza 2023/11/24

Sin permiso del autor, hacemos un resumen

Altxa Burua es un grupo partidario de retrasar la edad de entrega del móvil a sus hijos.

«En Silicon Valley, más psicólogos que informáticos trabajan en el diseño de aplicaciones para móviles».

… mientras daba vueltas con este asunto, leí en un periódico el siguiente titular: «¿ Cuándo hay que regalar un móvil a su hijo ?». Ahí está el primer problema, que los móviles no pueden ser considerados como un regalo.

Deja un comentario