BADATOR, BADATOR SAGARDOA BADATOR!

katxola txistuKatxolan egindako sagardoa dastatuko dute herritarrek (URRIA 24, 11:30)

Gure etxeetan, tabernetan, jatetxetan… sagardoa edan ahal izan aurretik lan haundia egin behar izaten da:

Sagastiaren zainketa lanak

Sagar bilketa

Sagar txikitzea eta prentsatzea

Muztioaren hartzidura

Sagardoaren botilaratzea

Txotx denboraldiaren hasierako ekitaldia (otsaila)

Hiru hilabete ondoren, sagardoa botilaratu egiten da eta botilan bere heltze puntu altuena lortuko du.

Prozesu guzti honen ondoren, gure sagardoaren ezaugarririk aipagarrienak hauek dira:

  • Edari gorputzduna, honek sagardoa botilan dagoen bitartean orekan mantentzea eragiten du, bere ezaugarri fisiko eta kimikoak mantentzen dituelarik. Hori horrela izanik, bere iraungitze epea asko luzatzen da.

  • Txinpartaduna, hau da, bizitasun puntua duena.

  • Lasto kolorekoa eta usaimenari dagokionez, sagarraren usain karakteristikoa duena.

Kapritxosoa da sagarra. Bi urtez behin etortzen da inguru hauetara, eta sagardogileek haren zikloetara egokitu behar izaten dute. Iaz, gehienek kanpora jo behar izan zuten sagar bila, bertan ez zegoelako. Aurten berriz, nahi adina bilatu dute inguruetan, askok etxetik atera beharrik gabe. Hori bai, denak bat datoz aurten «sagardo ona» datorrela esaterako garaian.

kupeltegiko sagardoa probatu eta gustukoena aukeratzeko.

Sagardo uzta berria urtarril erdi aldetik apiril bukaerara dastatu daiteke txotxean, urte denboraldi horri sagardo denboraldia deitu ohi zaio. Aldiz, botilan urte osoz dastatu daiteke. Berez, antzina sagardoa botilaratzeko ohiturarik ez zen garaietan kupela ireki eta bukatu artean edaten zen bertatik, normalean pitxarretan hartuta. Txotxaren ohitura berriagoa da: sagardo botila erostunek dastatzeko erabili izan da txotx garaia, kupeltegiko sagardoa probatu eta gustukoena aukeratzeko.

Deja un comentario

Scroll al inicio