Bi asteburuko egitarau zabala antolatu dute Aieteko jaietarako

Irati Salsamendi (Irutxuloko Hitza)

Irailaren 6an hasita, bi asteburu hartuko dituzte Aieteko jaiek. Igandearen 15ean amaituko dira, eta Aieteko jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du aurten. Lantxabe auzo elkarteak, Aieteko Euskara Batzordeak eta ACD Aietek osatzen dute batzordea, baina auzoko saltoki eta tabernek ere antolatu dituzte hainbat jarduera. Gainera, auzokoak ez diren beste eragile batzuek ere jarri dute euren aletxoa, esaterako, Donosti Lindy Hop Elkarteak eta Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioak.

Axular Lizeoak egingo du festen hasierako brindika Jolastokin, irailaren 6an 20:00etan, izan ere, aurten, 50 urte bete dira auzoko ikastola sortu zenetik. Hurrengo egunetan adin guztietako auzotarrentzat egokitutako jarduerak izango dira, eta horietako batzuetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi dute antolatzaileek. Esaterako, irailaren 6an eta 7an Auzo DJ musika saioa antolatu dute, eta auzoan DJ gisa dabiltzanei parte hartzeko deia luzatu diete. Euren musika jarri nahi dutenek aieteneuskaraz@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Aurten ere, bigarren eskuko, truke eta artisautza azoka egingo dute irailaren 7an goizean. Portu bat jarri nahi dutenek aieteneuskaraz@gmail.com helbidera idatzi edo Facebookeko Aieteko Euskara Batzordea orrian mezu bat utzi beharko dute.

EGITARAUA

Ostirala, irailak 6

17:00 Herri jolasen finalak Topalekuan: toka, bote, karta jolasak (tute, mus, eskoba, txintxon eta briska). Txapelketa hau aste osoan zehar egingo da eta Donostiako hainbat jubilatu elkartek parte hartzen dute). Antolatzailea: Goiko Galtzara Elkartea

17:00 Haur jolasak Hiru Damatxon. Antolatzailea: Aieteko Euskara Batzordea

18:00 Askaria Hiru Damatxo plazan. Antolatzailea: Aieteko Euskara Batzordea eta Guk Egina.

18:30 Aieteko Buruarin Konpartsa eta Karro poteoa.

20:00 Jolastokin, brindisa eta festen hasiera Axular Lizeoaren eskutik.

20:15 Fan & Go-ren kontzertua eta zizka-mizka Jolastokin.

01:00 Auzo DJ-a. Auzoan DJ moduan dabiltzanentzako gune irekia. Izen ematea: aieteneuskaraz@gmail.com.

Larunbata, irailak 7

11:00 Eskulan tailerra gazteentzako Mirallesen. Margo eta material ezberdinekin egindako tailer berezia. Adin guztietarako.

11:30-14:00 Bigarren eskuko, truke eta artisau azoka Etxadin. Izen ematea: aieteneuskaraz@gmail.com.

12:00-14:00 Pintxo potea Etxadiko tabernetan. Antolatzaileak: Miralles taberna, Etxadi taberna, Kikara taberna, Borroto taberna.

12:00-14:00 Lindy-hop dantza saioa Etxadin. Antolatzailea: Donosti Lindy Hop Elkartea.

14:30 Auzo bazkaria Jolastokin. Paella menua jateko aukera egongo da amaitu arte. Bestela, bakoitzak bere bazkaria ekarri ahalko du, eta hango parrilak erabili. Elkarteak ikatza jarriko du dohanik.

17:15 Santa Kruxeko entzierro txikia Jolastokin. Jostailuzko zezenekin eginiko lasterketa. Kamiseta zuria eraman behar da.

17:30 “Akua-Aiete” ur jolasak Jolastokin. Bainujantzia eraman behar da.

17:00-20:00 Aieteko Danborrada Joselontxos Txarangarekin. Izen emate irekia lantxabe@gmail.com-en. Ibilbidea: Hiru Damatxo plaza, Etxadi, Topaleku, Munto, Otxanda plaza, Jolastoki.

20:00 Danborrada amaiera eta zizka-mizka Jolastokin.

20:00-23:00 Dj Placida Yeye. 90. Hamarkada amaierako indie club eszenako DJ girlie eta feminista bat da, plazaz-plaza jendea dantzan jartzen ibilitakoa.

20:00-22:00 Kaxueira taldearen kontzertua Mirallesen. Antolatzailea: Miralles Erretegia.

23:00- 1:00 Helduentzako jolasak. Jaietara joaten direnen artean, taldeka egingo diren inteligentzia eta trebezia proben saio dibertigarria.

1:00-3:00 Auzo DJ-a. Auzoan DJ moduan dabiltzanentzako gune irekia. Izen ematea: aieteneuskaraz@gmail.com.

Igandea, irailak 8

9:00-13:30 I. Tximista futbito txapelketa. Tokia: Axular Lizeoa eta Aiete eskolan. Taldeak: 6 jokalari. Partiduk: 15 minutu. Adina: 15 urtetik aurrera. Antolatzailea: ACD Aiete. Izen ematea: acd.aiete@gmail.com.

10:30-11:30 III. Lehorreko Aieteko estropada, Jolastokin.

10:30-12:00 II. Patata tortilla lehiaketa, Jolastokin.

11:00-15:00 Estropada eguna Aieten. Kontxako estropadak pantaila erraldoian eta sagardo barrikotea dohainik, Jolastokin.

13:30 Komertzio laguntzaileen oparien zozketa, Jolastokin.

14:00 Futbol txapelketako sari banaketa, Jolastokin.

Osteguna, irailak 12

17:00 Trentza tailerra Ziratsa ileapaindegian. Izen ematea: 943 21 02 84.

20:00 Easo Koroaren kontzertua Aieteko parrokian.

Ostirala, irailak 13

19:00 Kanpai-hotsak auzoko parrokian.

16:00 – 20:00 Jokuak eta kontratatutako ekintzak Aieteko Haurtxokoak antolatuta Otxandako plazan. 5-11 urteko haur eta familientzako.

16:00 – 20:00 Jokoak eta kontratatutako ekintzak. Aieteko Gaztelekuak antolatuta Muntoko plazan. 12-17 urteko gazteentzako.

Larunbata, irailak 14

Santa Kruz eguna

11:00 Meza nagusia eta luncha.

11:00 Manuel Matxain III. Bolo txapelketa Jolastokin.

13:00 Toka txapelketa Muntoko plazan. Txapelketan federatuek eta hasi berriek parte hartuko dute, izen ematea librea izango da. Sari banaketa eta zizka-mizka 3 Txulo txarangak girotuko du.

Antolatzailea: Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioa.

14:30 Herri jolasen sari banaketa Topalekuan eta Jubilatuen Elkarteen bazkari herrikoia. Musika eta dantza. Antolatzailea: Goiko Galtzara Elkartea.

17:00-20:30 Katxola baserrian, festa eta erromeria herrikoia.

17:00 Miguel Gallastegi I Pelota txapelketa Miramongo frontoian.

18:30 Miramonen, Festara! kontzertua Cum Jubilo Abesbatzaren eta Easo koroaren eskutik, Sergio Pedrousok zuzendua.

19:30 Erromeria Katxola baserrian (Txalaparta, dantza, tailerrak, askaria, bote, bolo, toka eta sokatira txapelketak. Katxola Soinua: herriko doinuak abestu eta dantzatzeko.

18:00 Tren Geltokia antzerkia, Muntoko plazan. Aieteko Kultur Etxeak antolatuta.

Igandea, irailak 15

10:30-11:30 Diana txistulariekin, Jose Ignazio Ansorenak zuzendua. Ibilbidea: Parrokia, Aiete pasealekua, Baenako Dukearen pasealekua, Munto, Aieteko jauregiko lorategiak, Kultur Etxea, Topaleku, Etxadi eta Puio.

11:00-14:30 Kantujira txistulariekin. Donostiako Kantujira eta Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak. Udal Txistulariek girotuko dute. Ibilbidea: Hiru Damatxo plaza, Etxadi, Kultur Etxea eta Muntoko plaza.

14:30 Bazkari herrikoia Topalekun. Txartelak Topalekuan salgai.

Oharra: larunbata, irailaren 21ean, 11:30ean, sagar bilketa Zabalegin.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.