Aspaldikoa eta gaurkoa nahasteko erromeria bat

Beharbada Aieteko jaiak dira hiriko jai zaharrenetakoak. Hain zuzen, 1936ko gerraren aurretik bazegoen Aieten festak antolatzen zituen jai batzorde bat. 2002ko neguan, Lantxabe auzo elkartea sortu zen, eta urte bat beranduago auzoko “jai berriak” antolatzen hasi ziren.

Gaur egun auzoko jaien antolaketa hainbat talde eta pertsona boluntarioren esfortzuaren fruitua dira, Lantxabe auzo elkarteak, Aieteko Euskara Batzordeak eta Aieteko kultur eta kirol elkarteak auzoko belaunaldi asko biltzea lortu dute.

Auzotar batzuek nostalgiaz gogoratzen dituzte 60ko eta 70eko hamarkadetako jaiak. Garai bateko Santa Teresa baserrian eta inguruetan ospatzen zituzten, Aiete ikastetxe nagusiaren aurrean. Gainera, beste jai-topagune batzuk ere baziren, Munto eta Katxola baserriak, esaterako. Garai haietan askotariko jarduerak antolatzen zituzten, hala nola, aharien arteko borrokak, zinta lasterketak, eta plater- tiroketa.

Egun, garrantzia gehien dute haurreies kainitako jarduereketa tradizioarekin lotura dutenek. Horren erakusle da azken 15 urteetan Katxola baserrian egin duten erromeria. Auzoko jaietan urte luzez presentzia izan duten hainbat jarduera antolatzen dira (boloak, toka, soka-tira, dantza, bertsolaritza, txalaparta, eta abar), eta gazteenei bideratutakoekin nahasten dira

Irati Salsamendi

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.