Miguel Gallastegi hil da

Miguel Gallastegi pilotari ohia gaur goizean zendu da, Donostian, 100 urte zituela. Eibarren 1918an jaioa, Donostian egin zuen bizitza urtetan zehar, Aieteko auzoarekin lotura estua sortuz. 2014an bere omenezko plaka jarri zuten Miramongo frontoian, eta joan de otsailean, bere mendeurrena ospatzeko festa berezia egin zioten Aieteko Katxola baserrian.

Pilotari profesional gisa 1936an egin zuen debuta, eta buruz buruko txapelketa hiru aldiz irabazi zuen, 1948, 1950 eta 1951 urteetan.

Miguel Gallastegiri omenaldi hunkigarria egin diote Aieten

Miguel Gallastegi (Eibar, 1918) pilotari ohiak ehun urte bete ditu, eta Aieteko Katxola baserrian merezitako omenaldia egin diote. Izan ere, Gallastegik harreman berezia du auzoarekin. Aspaldian ezagutu zuen Pakea plazako frontoia; ongi gogoan du 1943ko abuztuaren 13a zela. Dagoeneko eraitsia dagoen Ramonene baserrian eman zioten ostatu. Donostian jokatu zuen pilotariak eta bertan igaro ere eguna. Duela gutxi arte, ia egunero igotzen zen Erdialdean duen etxetik Aieteko Pakea Plazara, lasai lasai egotera.

Ordutik asko aldatu da Aieteko inguru hau; “garai batean basoa eta lau baserri besterik ez ziren hemen. 1943an ezagutu nuen txoko hau, eta osasunak uzten didan bitartean etortzen jarraituko dut”, adierazi zuen 2014an, Miramongo frontoian bere omenezko plaka jarri zutenean. Oraindik burua argi eta gorputza sendo ditu, baina, aldakako ebakuntza baten eraginez gurpildun aulkian ibili behar du.

Katxolan txotx egiteko ohorea eman diote; berak dastatu irailetik baserriko kupeletan gordeta dagoen sagardoa. Eskerrak eman dizkie baserrian bildu diren bizilagun eta ezagun guztiei, eta Aiete beti bere bigarren etxea izan dela esan du harro.

Manex Mujikak bertsotan omendu du Miguel Gallastegi, eta esan dio garai bateko Aietearen gaur egungo testigu dela.

ZORIONAK, MIGUEL!

Gorde itzazu beti oraingo hitza eta umorea”, esan dio Manex Mujika bertsolariak Miguel Gallastegi pilotari ohiari. Katxola baserrian berarekin egon ahal izatea ohorea eta poza dela adierazi dio kantuan. “Garai bateko Aietearen gaur egungo testigu” dela esan dio.

Katxola baserrian omenaldi hunkigarria jaso du Miguel Gallastegik, eta irailetik kupel barruan gordeta egon den sagardoa dastatu du.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.