Eguna gero

mujerGenero indarkeria ezin dugu soilik bikote harremanetako indarkeriarekin identifikatu, eremu publiko zein pribatuan emakumeak, emakume izanagatik, pairatzen duen indarkeria oro ere izan behar da kontutan, hala nola, sexu indarkeriak, erasoak, sexu jazarpenak, gatazka egoerak bizi dituzten herrialdeetan emakumeen kontrako gehiegikeriak edota emakumeen duintasuna eta segurtasuna kaltetzen eta hondatzen duten edozein jokaerak.

Emakumeen aurkako indarkeria gizarte arazo larri bilakatu da, edozein delarik posizio soziala, adina, kultura eta aberria. Bada indarkeria pairatu duten emakume guztiek elkarbanatzen duten eta biktima bilakatzen dituen zerbait: noraez sentimendua, bakoitzak bere bizipen eta errelatoa badu ere. Emakumeen kontra erabiltzen den indarkeriak errudun sentimenduak sorrarazten ditu eta horrek izugarrizkoa den bakardadea ekar dezake. Beste indarkeria mota guztiekin egin den bezala, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen ahotsari bozgorailua jar-tzea ezinbestekoa da.

Horretan munduko erakundeek eta baita euskal erakundeek badute zer egina. Orohar, gizarteak, gizarte eragileek eta alderdi politikoek, Gizarte Justiziaren aldarrikapenean, emakumeen kontrako indarkeria saihesteko gakoak kontutan izan behar dituzte, agenda politikoan sartuz.

Bizi dugun baloreen krisi honetan, beharrezkoa da bakearen eta etikaren aldarria egitea. Indarkeria gabeko eszenatokia lortzeko eta indarkeriaren kultura baztertzeko, bakearen kultura landu eta sendotu behar da, pertsonen arteko harremanak lantzeko tresna gisa ulertuz. Zaintza, maitasuna, segurtasuna… maiz emakumeen ardura izan da soilik. Horiek, balore partekatu bilaka daitezen egin behar da lan, rol berriak proposatuz eta balore horiei dimentsio berriak emanaz.

Deja un comentario