Haurrek beldurra galdu diete buruhandiei

CABEZUDOSEuri zaparrada bat dela eta, ia bertan behera utzi behar izan dute buruhandi eta erraldoiekin egitekoak ziren tailerra. Azkenean atertu egin du, eta aurreikusi bezala, Zuloaga plazan egon ahal izan dira Itzurun konpartsako kideak, bertara gerturatu diren haur eta gurasoekin.

Erraldoiak ezin izan dira atera, beste zaparrada baten beldur baitziren, baina buruhandiak bai. Haur eta gurasoek buruhandiekin argazkiak egiteko aukera ederra izan dute. Ez dute haiengatik ihes korrika atera behar izan, gaur arratsaldekoa buruhandiak gertutik ezagutzeko tailer moduko bat izan baita. Ohikoa da haurrak negarrez eta beldurtuta ikustea buruhandiak agertzen direnean, baina gaurkoan beldurrik gabe gerturatu dira haiengana, eta irribarretsu agertu dira argazkietan. Haiekin argazkiak egin, agurtu eta hitz egiteko parada izan dute.

Buruhandi eta erraldoi izatea zer den sentitzeko aukera ere izan dute, Itzurun konpartsakoek haurrentzako buruhandi eta erraldoi batzuk eskaini baitizkiete. Gurasoen laguntzarekin erraldoi txikien barruan sartu eta dantzan eta bueltaka hasi dira. Eta buruhandi bihurtu direnean korrika hasi dira beste haurren atzetik, jolas egiteko.

Nerea Lizarralde 2014/08/13

Deja un comentario