Eli Garmendia Agora aurkezten du

Un film de Alejandro Amenabar

Viernes 15 Ostirala

18:00

Aiete Kultur Etxea

Zine-Foruma. Agora filmaren proiekzioa

Cine-Forum. Proyección de la película Agora

Se trata de un drama histórico que se desarrolla en la ciudad de Alejandría, Egipto, a partir del año 391 d. C.

La protagonista es la matemática, filósofa y astrónoma Hipatia de Alejandría, que fue asesinada, descuartizada e incinerada por los seguidores del obispo y santo cristiano copto Cirilo de Alejandría en el año 415 d. C.

una representación de Hipatia por Rafael Sanzio

En el siglo IV, Egipto era una provincia del Imperio Romano. La ciudad más importante, Alejandría, se había convertido en el último baluarte de la cultura frente a un mundo en crisis, dominado por la confusión y la violencia. Con Rachel Weisz, Max Minghella, Ashraf Barhorn.

Eli Garmendia

Hainbat irrati eta aldizkaritako kolaboratzaileaElixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953)

Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua (1971-1976), Zeruko Argia astekarian lan egin zuen (1976-1981). Euskal Telebistan garatu zuen ibilbide profesionala (1986-2018), eguneroko albistegietan, nahiz zenbait saiotan (Hemen eta Munduan, Euskadi Zuzenean, Bertatik Bertara, Postdata…).

Kolaboratzaile izan da hainbat irrati eta aldizkaritan: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV, Ankulegi. Gaur egun, Berria-n eta Goierriko Hitza-n jarraitzen du.

Argitalpenak: Yoyes desde su ventana (1987) liburuan koordinatzaile. Jaurlaritzaren Bidegileak bilduman hamabi ale. 36ko gerra Ormaiztegin (Eusko Ikaskuntza, 2012). Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari (Aleka bilduma, 2018). nanoGUNE, txikiaren xarma (CIC nanoGUNE, 2021).

Hainbat irrati eta aldizkaritako kolaboratzailea

,

Un comentario en “Eli Garmendia Agora aurkezten du

  1. Mitoen apalategia

    Batzuetan feedbacka ekartzen dute atzetik artikuluek; izan daiteke txalo forman edo justu kontrakoa, kexa modura, eta izan daiteke, baita ere, zuzenketaren bat. Azken mota honetakoa zen iazko urriaren 8an jaso nuena. Irailaren 30ean argitaratutako artikuluan hauxe nioen Joxan Artzek idatzi eta Mikel Laboak kantatzen zuen Baztan abestiaz: «Duela mende erdi erakutsi zidaten Arizkungo Inda etxean zein gelatan lo egin ondoren inspiratu zen Joxan Artze poema hori sortzeko».

    Aurrekoa idatzi baino lehen, nik neukan oroitzapena egiaztatzeko, kontsulta egin nuen 1971ko udan Inda etxera gonbidatu nindutenekin, Lasa Laboatarrekin, eta baieztatu zidaten hala zela kontua: Artze Inda etxean inspiratu zela Baztani buruzko poema osatzeko. Iazko urriaren 8an iritsi zitzaidan zuzenketak besterik zioen: gaua Lekarozko Lartxea etxean pasa eta gero sortu zuela Baztan poema Artzek. Gainera, kontakizun hori Eriz Zapirainek ETBrentzat egindako Ez dok amairu (2010) erreportaje sailean jasota dago.

    Dena dela, senak —eta nire joera salomonikoak— esaten didate bi bertsioak izan daitezkeela egia: Artzek Baztanera behin eta berriz egindako txangoetan onduko zuela poema. Gauza da bi kontakizun paralelo horietan mitoaren arrastoa sumatzen dela. Ez naiz ari, jakina, mito klasikoez; izan ere, mitoak ez dira bakarrik greziarren mitologiakoak edo Barandiaranek gurean bildu zituen lamia, jentil eta abarrenak; etengabe birsortzen eta gauzatzen diren mitoei buruz dihardut.

    Lehenengo eta behin, ez naiz oso mito zalea; ez behintzat mito garaikide unibertsalizatuen zalea. Ez dut sekula jantzi Che Guevararen kamisetarik; Marilyn Monroeren historiak gupida sortzen dit; Diego Armando Maradonaren hilbeilako irudiak jasangaitzak gertatu zitzaizkidan. Tankera horretako mitoen ezarpen derrigortuak asaldatu egiten nau.

    Horiek horrela, onartu beharrean nago gizakiak berezkoa duela mitorako joera; eta joera hori dimentsio kolektiboan garatzen dela. Aitortu beharko dut —masailak apur bat gorrituta— umetan mito modura sentitutako lehen pertsonaia Zumalakarregi izan nuela; elizako sakristian, dotrina ikasten genuen bitartean, Gregorio Hombrados Oñatibiak marraztutako jeneralaren erretratua geneukan aurrez aurre. Ez dut uste asko axola zitzaigunik ze balentria egin zituen militarrak, axola zitzaiguna zen herrikide famatu bat geneukala, harrotzeko modukoa.

    Denborak aurrera egin ahala, beste pertsonaia batzuk joan ziren sartzen mitoen apaletan. Lauaxeta ezagutarazi zigun Antton Valverdek izen bereko diskoan (1978): «Dana emon bihar jako maite dan azkatasunari». Ordurako bagenituen martiri berriak; Txabi Etxebarrieta lehena, geroago Eustakio Mendizabal Txikia, hurrena Txiki eta Otaegi fusilatuak… Eta beste hainbat. Telesforo Monzonek lau haizeetara zabalduko ziren kantak idazten zituen hildakoen omenez; Jorge Oteizak Etxebarrietari eta haren amari eskaini zien, noizbait, Arantzazuko Pietatea; gerora, eskultura bat eman zuen Benta Haundirako. Epika literario, musikal eta artistikoa martxan zegoen, mitogintzaren zerbitzura.

    Ezagutu genuen baita ere —beste esparru politiko batean— emakume zimel bat, beti beltzez jantzia: Dolores Ibarruri Pasionaria; haren goitizenak iradokitzen zuen irudi garratza dezente leundu zen Errusiako erbestealditik itzuli zenean; hala ere, mito izateari eutsi zion Pasionariak. Simone Veil izango dute aurten protagonista Muskildiko pastoralean, Frantzian, 1975ean, abortua legeztatzea lortu zuen ministroa; pertsonaia mitiko bihurtzeko osagai ugari ditu Veilek.

    Mikel Laboa eta Joxan Artze ere mitoen apalategian daude jada. Beraiekin daramatzate, beste zoko askoren artean, Arizkungo Inda etxea eta Lekarozko Lartxea.
    Elixabet Garmendia

    Responder

Deja un comentario