Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio zirragarrienetako bat ospatu zen atzo Bilbon.

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Anttoni, Anttoni/ ate ondoan nago ni». Hala hasi zuen Amets Arzallusek atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuko saioa. «Ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon». Izan ere, finalaren atean zegoen ordura arte, eta atzokoak erabakiko zuen Bilbotik Iruñerako atea gurutzatuko ote zuen edo ez. «Segi jotzen eta/ ea barrura zatozen». Barrura sartu da, azkenik; eta ale politak utzita, gainera.

«Anttoni, Anttoni/junto a la puerta estoy yo». Así comenzó Amets Arzallus la sesión de ayer en el frontón Bizkaia de Bilbao. «Ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon». De hecho, estaba hasta entonces en la puerta de la final y ayer decidiría si cruzaba o no la puerta de Bilbao a Pamplona. «Sigue tocando y/o a ver si vienes adentro». Entra, por fin; y deja lindos ejemplares.

Txapelketako azken finalaurrekoa izanda, hain zuzen ere Iruñean abenduaren 18an ospatuko den finaleko oholtza marraztuko zuena, ezinegona nabarmena zen bai Bizkaia Frontoia bete eta berotu zuten 3600 zaleengan, baita oholtzako sei bertsolariengan ere. Saio puntuagarria amaituta, Amets Arzallus nagusitu zen, 662 punturekin, finalerako aulkia bereganatuz.

Irabazleaz gain, Aitor Mendiluze, Alaia Martin,

Alaia Jolastokian. Jaiak 2021

Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina sailkatu dira finalerako

Amets Arzallus izan da onena Bilboko finalaurrekoan

Haren atzetik, puntu bakarreko aldearekin, Aitor Mendiluzek egin du bigarren, 661 punturekin; eta Jone Uria izan da hirugarren, 637,5-ekin.Joanes Illarregik 621 batu ditu, finalerako atea irekitzeko behar zituenak baino bi puntu eta erdi gehiago; eta haren atzetik gelditu dira Maddalen Arzallus, 609,5 punturekin; eta Saioa Alkaiza, 608,5 punturekin.

Finalaurrekoen lehen eta bigarren itzuliko saioetan lortutako puntuak batuta, hartara, sailkapen nagusia argi gelditu da eta, haren eskutik, abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan Maialen Lujanbio txapeldunarekin batera arituko diren lehenengo zazpi sailkatuen zerrenda. Sailkapeneko hurrenkeran, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi,

Gaztelumendi eta Lujambio Etxadin

Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi dira zortzikotea osatuko dutenak. Oholtza anitza izango da, beraz, Iruñekoa. Lujanbio, Mendiluze, Arzallus, Gaztelumendi eta Colinak badaukate esperientzia txapelketako finaletan, baina lehenengo aldia izango da Martin, Illarregi eta Ibarzabalentzat. Lehenengo aldia izango da azken oholtzan hiru emakume daudela, lehenengoa bertsolari nafar bat arituko dela.

Finaletik oso hurbil gelditu dira Julio Soto eta Aitor Bizkarra, 2,5 eta 3 punturen faltan, hurrenez hurren;eta hauen atzetik Oihana Iguaran, Agin Laburu, Jone Uria, Unai Agirre, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe eta Eñaut Martikorena.

Finalaurreko borobila

Giroa bero egon da Bilboko Bizkaia frontoian saioa abiatu denerako eta sei bertsolariak oholtzara hurbildu ahala publikoak txalo eztandarekin egin die harrera. Hauen artean bazeuden finalera iristeko aukera nabarmenak zituztenak eta bazeuden, Alkaizak berak agurrean nabarmendu duen bezala, galtzeko ezer eta irabazteko dena zeukatenak ere. Abiapuntu eroso eta deserosoak tartean, bakoitzak berea egitea besterik ez zuten, erortzea saihestuz. Eta hala egin dute, publikoarentzat gozagarria izan den saioa eskaini baidute denen artean. Arzallusek eta Mendiluzek ireki dute saio puntuagarria, partidu bereko politikarien azaletik. Politikaren munduko azpi-jokoen erretratu ironiko ederra eskaini dute, bertsoz bertso.

Zortziko handian ere fin aritu da irabazlea, Maddalen Arzallusekin batera osatu duen lanean; baina bakarkakoan eskuratu ditu puntu gehien. “Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu” izan da proposatutako gaia, eta Arzallusek futbol taldetik bota duen haur baten azaletik kantatu du, txarra izanagatik kirola pasioz bizi duena. Gaiak ikuspegi eta istorio anitzetarako ematen zuen eta denek ala denek nabarmentzeko aleak uzteko aukera baliatu dute azken ariketa. Iruñerako bidea hartze besterik ez da gelditzen orain

Miren Mindegia

03·12·22

Aieteko ospakizunetan parte hartu duten finalistak

Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, 1987). 2013ko eta 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetan jardun zen. Lehenengo finala izango du hau.

Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987). Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2013an eta 2017an.

Maialen Lujanbio Andoni Egañarekin, Munton

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976). Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna. 2009an ere irabazi zuen txapela eta txapeldunorde izan zen 2001ean eta 2013an.

Kantu Gira Etxadin, 2014ko jaiak

Deja un comentario