Pedro Lazkano zendu da

Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioko presidentea

Pedro Lazkano Arrieta, Aieteko Jolastokian.

Martxoaren 7an hil zen Pedro Lazkano Arrieta (Altza, 1948), 71 urte zituela. Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioko presidentea zen, eta boloekiko zaletasuna txikitatik zetorkion.

Gaur egingo dute Lazkano agurtzeko elizkizuna, eta 19:00etan izango da, Errosarioko Andra Mariaren parrokian.

Altzako Otxoki baserrian jaio zen Lazkano, eta aitarekin hasi zen bola jokoan, haurra zela. Ategorrietako bolatokira joaten ziren, eta aspaldian Miramonen bizi zen arren, oraindik ere Ategorrietako klubeko kidea izaten jarraitzen zuen. Lazkanok berak zeraman Ategorrietako bolatokiaren zaintza, Aietekoa eta Usurbilgoarekin batera.

Hain zuzen, Aieteko bolatokia berreskuratu zuten 2016an, Manuel Matxain auzotarra jaio zenetik ehun urte bete zirela eta; Lazkanok hartu zuen lekua atontzeko ardura, eta berak zaindu du orain arte, ilusioz. Aieteko auzo elkarteko kideek tristuraz jaso dute bere heriotzaren albistea, eta samurtasunez gogoratu dute Lazkanoren izaera: “Pertsona maitea eta langilea zen; bere laguntza behar genuen guztietan egoten zen laguntzeko prest, eta jarrera positiboz laguntzen zuen Katxolako sagar-prentsaketa lanetan. Irribarretsua, optimista eta dinamizatzailea zen”.

SONY DSC

Aieteko bizilagunez gain, Altzakoek euren tristura adierazi dute, eta baieztatu dute “asko” zor diotela Lazkanori. Euren dolumina adierazteko, honako idatzia argitaratu dute Estibaus.info webgunean:

Gaur bola-jokoaren mundua doluz dago Gipuzkoan. Oraindik Pedrok bolatoki asko zituen egiteko, baina Ama Naturak agintzen du. Pedro ez zen bolari ona bakarrik. Bere meritu pertsonalak bere jaurtiketa egokiak baino askoz handiagoak ziren. Altzan oro har, eta Herreran bereziki, asko zor diogu lagun honi.

Duela hamarkada batzuk, gure bi elkarte hauek boloen mundu itxian sartzera ausartu ziren, hogeita hamar bat haur eta hainbat emakumerekin.

Garai latzak izan ziren, eta Pedro hasiera-hasieratik izan genuen lagun. Bere aita Patxiren laguntzarekin, oso bide gorabeheratsuetan ibili ginen. Gaur egun berdintasunaz hitz egiten da, eta espazio publikoak defendatzen dira kirolean, kulturan, baina hori ez da oraingoa. Hainbat pertsonak, hala nola Pedrok, bere sinpletasunarekin, bere egiten jakitearekin, Herrerako gaztetxoen edozein tirada aldrebesa txalotzeko ironia fin horrekin, bere pazientziarekin, teknika egokia erakusten zigularik, hain zaila den eskumuturreko biraketa horrekin, une baxuetan gu, emakume bolariok animatzen gintuen. Ez zion aukerarik husten amore emateari; jarraitu beharra zegoen, eta hala egin genuen. Guk finkatu genituen helburuetatik pixka bat urrunago begiratzen zuen.

Gaur egun, bola-jokoa eboluzioaren zehaztugabetasun horretan dago, baina badakigu gizon eta emakumeen belaunaldi berri bat dagoela, eta belaunaldi horren gurasoek jakin izan dute jolasean edertzen den kirol baterako zaletasun hori transmititzen. Haiek lortuko dute, horretan ari dira, kirol honek merezi duen onarpena, bere historiagatik eta ezaugarriengatik. Gainera, eta agian bere erakargarritasunik handienetako bat da, Gipuzkoako herriak kohesionatzen ditu eta Ereñozura edo Gabiriara, edo Hernanira edo hainbeste lekutara joaten den jendea giro maitagarrian aurkitzen da, ohitura zaharrekin, jai eta kirol giroarekin.

Pedrok ikusia zuen, bere bizitzan zehar transmititu du. Guk bagenekien eskura geneukala, hor zegoela behar genuenean edo egutegi ofizialeko edo festetako tiradako bisita batekin. Horrela ohitu gintuen, eta orain pixka bat bakartuago gaude. Baina hari esker, Patxiri, Minertarrei, Etxebesteri, Goenagari, eta beste askori esker, zorte handia izan dugu garai bat bizitzen; gaur egun, eta hasi zenetik hogeita hamar urte baino gehiago igarota, oraindik ere irribarrea eragiten digu, eta lehengo haurrak helduak dira, gogoan dituztenak eta garai hartan sortu ziren lagunak mantentzen dituztenak.

2020 / 03 / 10

Irati Salsamendi

1 comentario en “Pedro Lazkano zendu da

  1. Baltasar

    En memoria de Lazcano.
    Su defunción ha sido como un fuerte latido ,con esas sensaciones que me domina estos primeros meses del año, con melancolía, tristeza y nostalgia : se están muriendo personas conocidas admirables recordadas ademas me coinciden dos compañeros de trabajo.
    Cada vez temo mas mirar a la esquelas .
    De hecho no me gusta que desaparezca nadie-por asi decir -de mi epoca lo cual significa solo que estaban ahí desde que guardo memoria u otros momentos vitales , hasta los que no me caían bien , lamento que dejen este mundo ,no así a los que hicieron sufrir mucho a demasiados
    o asesinos y dañinos sin escrúpulos

    Responder

Responder a Baltasar Cancelar respuesta