Erretiroak

ANDER LNon ote dabil alderdi politiko hartako buruzagia, irratia piztu eta berarekin gosaltzen zenuen huraxe, egunkaria zabaldu eta bertan topatzen zenuena, telebistari begira jarri, eta hantxe agertzen zitzaizuna… Beti zegoen han, zure itzala zela pentsatzerainoko paranoia eta betekada eragiten zizkizun. Halako batean, ordea, karguari utzi zion, eta erretiratu egin zen isil-isilik. Missing, ez da inon agertzen. Eta ordutik, zure sokakoa ez bazen ere, eredugarritzat daukazu diskrezioaren korridoreetan desagertzen jakin zuelako, bizitza publiko intentso baten ostean isil-isilik eszenatik kanpo gelditzen asmatu zuelako. Ez, ez zen zure sokakoa, baina duintasun handiz erretiratu izana eskertzen diozu.

Zein gogaikarriak, ordea, erretiratzen ez dakitenak, beren arrangura eta mendeku miserableekin bazterrak zikintzen dituzten Aznar bezalakoak, Gonzalez bezala beren oinordekoen ibilbidea gobernatu nahian ibiltzen direnak…

berriaB

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.