2 comentarios en “Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik…

  1. Xalbadorren heriotzean

    Adiskide bat bazen
    orotan bihotz-bera,
    poesiaren hegoek
    sentimentuzko bertsoek
    antzaldatzen zutena.

    Plazetako kantari
    bakardadez josia,
    hiltzen lihoa iruten
    Bere barnean irauten
    oinazez ikasia…
    ikasia.

    Nun hago, zer larretan
    Urepeleko artzaina,
    Mendi hegaletan gora
    oroitzapen den gerora
    ihesetan joan hintzana.

    Hesia urraturik
    libratu huen kanta,
    lotura guztietatik
    gorputzaren mugetatik
    aske senditu nahirik.

    Azken hatsa huela
    bertsorik sakonena,
    inoiz esan ezin diren
    estalitako egien
    oihurik bortitzena…
    bortitzena.

    Nun hago, zer larretan
    Urepeleko artzaina,
    Mendi hegaletan gora
    oroitzapen den gerora
    ihesetan joan hintzana.

    Responder
  2. La muerte de Xalbador

    Era un amigo
    muchas veces de buen corazon
    las alas de la poesia
    versos de sentimientos
    le cambiaban.

    cantador en las plazas
    lleno de soledad.

    Donde estas, en que prado
    pastor de Urepel
    subiendo por las laderas de las montañas
    te escapaste.

    rota la valla
    liberaste la cancion
    de todas las ataduras
    de las fronteras de los cuerpos
    intentando ser libre

    tu ultimo aliento fue
    el verso mas profundo,
    nunca se pueden decir
    verdades tapadas
    el grito mas fuerte…
    fuerte…

    Donde estas, en que prado
    pastor de Urepel
    subiendo por las laderas de las montañas
    te escapaste.

    Responder

Responder a Xalbadorren heriotzean Cancelar respuesta