Iraganeko borrokaren ildotik, urrats bat gehiago egiteko asmoz

Aiete Institutua Bai kolektiboko zenbait kide, astelehenean, Lantxabe auzo elkartearen bulegoan egindako bileraren ondoren.

Argazki: Maitane Aldanondo

Duela hogei urte, Aieteko familiak elkartu, eta gogor borrokatu ziren Aieteko Eskola lortzeko. Hamarkada bat geroago, lehen harria jarri zuten, Haur eta Lehen Hezkuntza ezarrita. Orain, berriz, egungo gurasoek hartu diete lekukoa, oinarri horren gainean, zikloa ixteko asmoz. Izan ere, auzoan bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ikasteko aukera emango duen institutua erdiesteko bide bera egiteko prest daude.

Horretarako, Aieteko Institutua Bai kolektiboa eratu dute ikastetxeko zuzendaritzak, guraso elkarteak, Eskola Kontseiluko gurasoek eta Lantxabe auzo elkarteak. Azken eragile horrek, bereziki, auzoko beste azpiegitura batzuk lortzeko aurrera eramandako prozesuetan duen eskarmentua gainerakoen eskura jartzen du. Iazko maiatzean lehen bilera bat egin zuten eta irailetik aurrera, bi astean behin elkartzen dira Aiete parkeko Topalekuan Lantxabe auzo elkarteak duen bulegoan. Urtarrilean, eskola kontseiluak eskaera formala egin zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, besteak beste, hurrengo aurrekontuetan txertatu eta Euskal Eskola Publikoaren Plan Estrategikoan lehentasunezko ekimen gisa jaso dezan.

Asteleheneko topaketan beren aldarria zabaltzeko moduez aritu ziren luze eta zabal kolektiboko zenbait kide. Pankartak, afixak, balkoietan jartzeko banderolak… Zer, non eta nola jarri. Gainera, asteazkeneko guraso elkartearen bileran gaia nola jorratu ere hizpide izan zuten. Aldarria kalera ateratzeaz gain, udal taldeekin bilerak egiten hasi dira, eta asmoa mozio batean jasotzea da.

Orain arte, ikastetxearen inguruan eta auzoan ezagutarazi dute beraien nahia, esku orriak hainbat txokoetan banatuz eta jarriz, Whatsapp bidez zabalduz edo hezkuntza arloko erakundeetara bidalita. Erantzuna ona izaten ari dela uste dute. Horrez gain, Aieteko ikasleak hartu ohi dituzten Peñaflorida-Usandizaga eta Luberri institutuetan izan dira eta haiek ere harrera ona egin diote ideiari. Kolektiboko kide den Kristina Perezen esanetan, «gaindituta» daude. «Hedabideetan ikusten ari gara ikasle faltagatik ixten dituztela ikastetxeak, baina ezkutuan geratzen da institutu publikoen errealitatea, erabat masifikatuta daudela». Are gehiago, azken egunetan jakinarazi dute Peñaflorida institutuaren eraikinari solairu berri bat gehituko diotela.

Helburua 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen hezkuntza jarraitutasuna bermatzea da, beren auzoan bertan geldituta

Hazten doan beharra

Hezkuntza Sailaren azterketek berresten dutenez, DBH ikasteko eskaria «zabala eta iraunkorra» da auzoan, haur eta nerabeen kopuruak gora egin duen auzoa baita. Hain zuzen ere, udalaren webgunean eskuragarri dauden datuen arabera, 2024an, 0 eta 19 urte artean, 2.947 biztanle zituen auzoak; Antiguan, adibidez, 1.990 ziren.

Aiete ikastetxeari jarraipena emango lioke institutuak. Lerro bakarra izateko sortu bazen ere, hamar ikasmailen gehienetan bikoiztuta dago, hogei gela posibletik hamazazpi dituzte. Baina eskolak lekurik ez du, adibidez, musika gelan ez dira sartzen eta Haur Eskolan itxaron zerrenda dute. Izan ere, nahiz eta inguruan ikastetxe pribatu eta itunpeko asko egon —Axular Lizeoa, San Patrick’s eta Deutsche schule— eskola publikoaren matrikulazioek gora egin dute, eta Jesuitinak-en itxierak eskola publikoaren antzeko segmentu sozialetan eskaria handitzea ekarriko dutela uste dute.

Egoera hori izan zen institutuaren aldeko mugimenduaren iturburua. Haur Hezkuntzako delegatuekin izan zuten bilera eta «ez zitzaien gaizki iruditu», baina beste pauso bat ematen saiatu zirenean, oztopoak etorri ziren: «Dirurik ez dagoela, beharrik ez dagoela, ez dutela ikusten…».

Jesuitinak ikastetxearen eraikina instituturako aproposa dela uste du kolektiboak.

Laburbilduz, helburua 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen hezkuntza jarraipena bermatzea da, beren auzoan bertan. DBH publikoaren eskaintzarik ez izateak, auzoko nerabeak hainbat institututan banatzera behartzen ditu, ondorioz, sendotutako taldeak hausten dira, baita joan-etorri eta ahalegin gehigarriak eragin ere. Gainera, auzoarekiko pertenentzia sentimendua eta kohesio soziala ahul daitezke. Hezkuntza jarraipena bermatzeaz gain, ikastaldeen arteko loturak sendotu, hiriko eskola publikoa indartuko luke.

Ikasleentzat ere aldaketa handia izaten dela nabarmendu du ikastolako zuzendaritzako kideak. «Egia da gure eskola txikia dela, umeak oso artatuta daude, goitik behera ezagutzen ditugunak. Institutuaren eredua oso desberdina da». Horrez gain, esperotako onurei dagokienez, hiriko sare publikoaren eremua zabaltzearekin batera, kalitatezko hezkuntza hurbila eta eskuragarria bermatuko die ikasle eta familiei, kohesio soziala indartuko du eta lidergo pedagogikoa, bikaintasuna eta ekitatea ekarriko.

Azken erabakia Hezkuntza Sailarena bada ere, udalari dagokio horretarako lursaila erabakitzea. Beharra agerikoa dela uste duten moduan, argi dute ere zein den hura asetzeko leku aproposena: Jesuitinak ikastetxearen egoitza zena. «Aukera horrek hezkuntza jarraitutasuna bermatuko luke, ikasleen eta familien arteko loturak sendotuz eta Donostiako eskola publikoaren sarea indartuz». Zaharberritutako eraikina da, egun, hutsik dago, eta hura aprobetxatzea nahi dute.

Nahia erdiesteko, funtsezkotzat jo dute herritarren inplikazioa, eta auzokideak, familiak eta hezkuntza komunitateko kideak mobilizatzera deitu dituzte, «erronkari elkarrekin aurre egiteko».

Maitane Aldanondo

@MaitaneAldanondo

2026/02/13

El objetivo es dar continuidad a la oferta del Colegio Aiete y que los adolescentes que están creciendo en número puedan estudiar la Educación Secundaria Obligatoria en el propio barrio.

En la foto de inicio: Varios miembros de “Aieteko Institutua Bai kolektiboa”,tras la reunión celebrada el lunes, en la sede de la asociación de vecinos Lantxabe.

Hace veinte años, las familias de Aiete se reunieron y lucharon para conseguir la Escuela de Aiete. Una década después pusieron la primera piedra, con la implantación de la Educación Infantil y Primaria. Ahora, en cambio, les han tomado el relevo sus padres actuales, sobre esta base, con la intención de cerrar el ciclo. De hecho, en el mismo barrio están dispuestos a recorrer el mismo camino para conseguir un instituto que permita cursar la Educación Secundaria Obligatoria (ESO).

Para ello, la dirección del centro, la asociación de padres y madres, los padres y madres del Consejo Escolar y la asociación vecinal Lantxabe han constituido el “colectivo Aieteko Institutua Bai”. Lantxabe pone a disposición su experiencia en los procesos llevados a cabo para conseguir otras infraestructuras del barrio. En mayo del año pasado celebraron una primera reunión y a partir de septiembre, se reúnen cada dos semanas en la oficina que la asociación de vecinos Lantxabe tiene en el Topaleku del parque de Aiete. En enero, el consejo escolar realizó una petición formal al Departamento de Educación del Gobierno Vasco para que, entre otras cosas, la incluya en los próximos presupuestos y la recoja como iniciativa prioritaria en el Plan Estratégico de la Escuela Pública Vasca.

Uno de los puntos de la reunión fue sobre las formas de desplegar su reivindicación: Pancartas, carteles, banderolas para poner en los balcones… Qué, dónde y cómo colocarlos. Además, en la reunión del AMPA del miércoles 11, también se habló de cómo tratar el tema. Miembros del colectivo han comenzado a mantener reuniones con los grupos municipales, y la idea es construir una moción ordinaria del pleno municipal para apoyar el Instituto Público de Aiete.

Hasta ahora, han dado a conocer su deseo en el entorno del centro y en el barrio, distribuyendo y colocando hojas de mano en diferentes rincones, difundiéndolas a través de Whatsapp o enviándolas a instituciones del ámbito educativo. Consideran que la respuesta está siendo buena. Además, han estado con los institutos Peñaflorida-Usandizaga y Luberri, que suelen acoger alumnos de Aiete, y ellos también han recibido bien la idea. Kristina Pérez, miembro del colectivo, asegura que estos institutos están «superados». «En los medios de comunicación estamos viendo que los centros cierran por falta de alumnado, pero queda latente la realidad de los institutos públicos, que están totalmente masificados». Es más, en los últimos días se ha informado de que se añadirá una nueva planta al edificio del instituto Peñaflorida.

El colectivo considera que el edificio en desuso del colegio Jesuitinak es ideal para el instituto.

El objetivo es garantizar la continuidad educativa de los jóvenes de entre 12 y 16 años

Una necesidad que va creciendo

Los estudios del Departamento de Educación confirman que la demanda de ESO en el barrio es «amplia y permanente», ya que se trata de un barrio en el que ha aumentado el número de niños, niñas y adolescentes. En concreto, según los datos disponibles en la web municipal, en 2024, entre 0 y 19 años, el barrio contaba con 2.947 personas; en el Antiguo, por ejemplo, eran 1.990.

El instituto daría continuidad al colegio Aiete. Aunque nació para ser una sola línea, en la mayoría de los diez cursos está doblada, tienen diecisiete de veinte aulas posibles. Pero la escuela no tiene sitio para más, por ejemplo, en el aula de música no entran y en la Escuela Infantil tienen lista de espera. De hecho, a pesar de que en la zona hay muchos colegios privados y concertados — Liceo Axular, San Patrick ‘s y Deutsche Schule — las matriculaciones de la escuela pública han aumentado, y creen que el cierre de Jesuitinas supondrá un aumento de la demanda en segmentos sociales similares a la escuela pública.

Para alcanzar ese objetivo, han considerado fundamental la implicación de la ciudadanía y han llamado a movilizar a vecinas y vecinos, familias y miembros de la comunidad educativa, «para afrontar el reto de manera conjunta».


La escuela pública en Aiete es una necesidad de ciudad – Aieteko Bizilagunen Elkartea

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio