Aieteko Ikastetxeak auzoan DBH publikoa ezartzeko eskatu du

Aieteko Ikastetxeko Eskola Kontseiluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) publikoa Aieten ezartzeko eskaera formala egin dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Ekimenaren helburua da 12 eta 16 urte bitarteko gazteen hezkuntza jarraitasuna bermatzea, beren auzoan bertan.

Aieteko auzoak, bestalde, Jesuitinas ikastetxearen egokitzapena proposatzen du hezkuntza etapa berrirako “espazio egoki” gisa: “Aukera horrek hezkuntza jarraitasuna bermatuko luke, ikasleen eta familien arteko loturak sendotuz, eta Donostiako eskola publikoaren sarea indartuz”.

Horregatik guztiagatik, Eskola Kontseiluak Aieteko DBH proiektua beharrezko baliabideez hornitzea eskatu du, Eusko Jaurlaritzaren hurrengo aurrekontuetan txertatzea eta Euskal Eskola Publikoaren Plan Estrategikoan lehentasunezko ekimen gisa jasotzea.

Ekimenaren sustatzaileek, gainera, funtsezkotzat jo dute herritarren inplikazioa, eta auzokideak, familiak eta hezkuntza komunitateko kideak mobilizatzera deitu dituzte, “erronkari elkarrekin aurre egiteko”.

Nagore Garmendia

Irutxuloko Hitza

2026/01/28

Ikastetxeko komunitateari, Aiete Ikastetxeko familiei eta Aieteko auzokideei – Aieteko Bizilagunen Elkartea

Aiete Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren Adierazpena – Aieteko Bizilagunen Elkartea

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio