Aiete eta Oriamendi pasealekuen arteko bidea hobetuko du udalak


Donostiako Udalak Aiete eta Oriamendi pasealekuen arteko bide segurtasuna hobetu, trafikoa baretu eta bidegorria egiteko proiektuari argi berdea eman dio. Lanak kontratatzeko espedientea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak, 607.593,19 euroko inbertsioa izango du, eta bi fasetan egingo dira obrak.
1,5 kilometro izango ditu bidegorriak eta bi zatitan banatuko da. Lehena, Pio Baroja pasealekuaren gainean dagoen zubitik Hijas de Jesus ikastetxera arte izango da. Bigarrena, berriz, ikastetxe onodko biribilgunetik Oriamendi pasealekuko biribilgunera bitarte. Bidegorriak Aiete eta Morlans arteko oinezkoentzako zein bizikletentzako igogailua eta Ospitaletik datorren bidegorria lotuko ditu.

Deja un comentario