Urriaren 31ko ospakizun batek kezka sortu du Aieteko bizilagunengan

Gau Beltza eta Halloween ospakizunen atarian, kezka zabaldu da Aieteko bizilagunengan, auzoan sor daitekeen giroagatik. Aieteko bizilagunen elkarteak adierazi duenez, “datorren asteartean, hilak 31, Halloween gauean, Donostia osoko neska mutilak Aieten elkartuko dira”. Ohartarazi dutenez, urtero legez, hiriko hainbat ikastetxetako ikasgelek bat egingo dute auzoan “litroak egiteko ” Era berean, autobusetan eta etxeetan “arrautzak botatzeko” asmoa dutela gaineratu dute.

Ospakizun honen inguruan jasotako informazioarekin, iazkoa errepikatuko delakoan daude eta alarma guztiak piztu dira auzotarren artean. Izan ere, 2022ko urriaren 31an festa giroa baino, “amesgaiztoa” bizi izan zuten bizilagunek. Lantxabe elkarteak azaldu duenez, auzoko ondasun publiko eta pribatuak hondatu zituzten gau horretan: “Auzoko atarietan sartu ziren, eta dena erasotu eta nabarmen zikindu zuten”. Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere bertaratu ziren, eta hainbat atxiloketa egin zituzten.h

Orain, ospakizunen atarian eta gazteek urteetan errepikatu duten “tradizioa” dela jakinda, “beldurrezko gau” hura ekarri nahi izan dute gogora, besteak beste, Ertzaintzari eta Udaltzaingoari gertatukoa gogorarazi, eta berriz ere gerta litekeenaren inguruan ohartarazteko.

Argazkian, mutiko bat autoaren gainera salto egiten ari da, erori egin da, anbulantzia bat etorri zaio jasotzera

Un comentario en “Urriaren 31ko ospakizun batek kezka sortu du Aieteko bizilagunengan

  1. Baltasar de la Hera Fontaneda

    Tramo de Paseo de Aiete entre el Jolas y desvio a Bera Bera.
    Mañana de fin de otoño que invitaba a tomar la luz del sol y dosis correspondiente de vitamina D y calorcillo, despue de las doce hora hubo momentos de aglomeraciones por paseantes ciclistas y runners
    La acera estrecha por el bidegorri los arbustos y valla de las villas ,algunas colocadas en espacio publico no permitia el paseo continuo y fluido incluso casualidad dos runners salieron al bidegorri.En proximas reuniones vecinales procede preguntar si avanzamos en las solicitudes para corregir las defciencias, retranqueo de arbustos y vallas (mas anchura para el bidegorri).

    Responder

Deja un comentario