Miramongo basoko latsarrian panel informatiboa jarri dute

Miramongo basoko latsarriko panela.

Aieteko Lantxabe auzo elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hala eskatuta, Donostiako Udalak Miramongo basoko latsarriari buruzko panel informatiboa jarri du latsarrian bertan, bisitariek gunearen historia ezagutu ahal izan dezaten. Uztailean jarri zuten panela.

Bi harraskek osatzen dute Aieteko latsarria.

Lantxabek latsarriaren aurkikuntzaren berri eman zuen 2021ean, eta Aranzadiri aurkikuntza egiaztatzeko eskatu zioten. Hala egin zuen zientzia elkarteko Arkeologia saileko arduradun Alfredo Morazak, eta latsarriari buruzko txostena egin zuen. Morazaren ikerketan azaltzen duenez, XX. mendearen hasieran erabiltzen zuten latsarria inguruko baserrietako emakumeek (Erramunene, Katxola, Oriamendi, Merkelin eta Miramon baserrietakoek, besteak beste) eta, ziur aski, XIX. mendearen amaieran ere erabiltzen zuten; beraz, gutxienez 100 urte ditu. Hedabide honek latsarriari buruzko erreportajea argitaratu zuen martxoan.

Latsarriaren ondoan jarri dute panela.

Horrela, Aranzadik eta Lantxabek latsarriko lokatza eta bestelako sedimentuak erretiratzea, eremuko irisgarritasuna hobetzea eta bertan latsarriaren historiaren inguruko panel informatibo bat jartzea proposatu zuten. Urte hasierarako, lehenengo bi eskaerak bete egin zituen udalak, eta, panelarekin, hirugarrena ere bete du. Horregatik, Lantxabe auzo elkartea pozik agertu da, eta euren webgunean paneleko argazkiak eta testua argitaratu dituzte

Beñat Parra

2023/08/03

Deja un comentario