
Larunbat honetan, baserriaren inguruan sagar festibal berezi bat ospatuko da.
Erromeriak Katxolako Sagar Uzta-ren berreskuratzearen zaporea eta inguruko baserrietan aspaldidanik egiten zen ohitura baten usaina ditu: sagar helduak bildu, zanpatu eta sagardo bihurtuko den muztioa egitea.

Halako azken topaketa 2019ko urriaren 19an ospatu genuen —duela sei urte zehazki—; gero, pandemia etorri zen eta topaketa galdu egin zen, baserriko tolarea erabilerarik gabe hondatu baitzen.
Sagar Uzta honen antolatzaileak dira: Frutondoan (Kristina Enea), Parke eta Lorategiak, eta Lantxabe.
Katxola baserria eta Miramongo sagarrondoak leku ezin hobea dira inguruan antolatutako jarduera ezberdinetarako, eta hauek dira laburbilduta:

Baserriaren aurkezpena bisitariei, haur, gazte eta nagusiei (10:30)

Sagarren bilketa Miramongo sagastian (253 sagarrondo) (11:00)

Sagarren prentsaketa (12:00)

Amaiketakoa (12:30)


Aietarrak, donostiarrak eta gainerako bisitariak baserritik pasatzera eta sagarrak kiskitzarekin edo gabe jasotzera gonbidatuta daude, Aieterako egun enblematiko batean parte hartzera. Interesatuek izena eman dezakete Cristina Enea Fundazioaren webgunean (www.cristinenea.eus).
