Frantziako literaturari eta zinemagintzari eskainitako zikloa egingo dute Aieten

Aieteko zinema jardunaldia Aieteko literatura eta zinema zikloa urrian eta azaroan egingo da.

Literatur topaketen eta zine forumaren 18. zikloa inauguratuko dute urriaren 5ean Aieten. Auzoko Lantxabe bizilagunen elkarteak azaldu duenez, Aietekoa literatura eta zinema kulturaren programa aitzindaria da. Bertan, literaturako maisulanetan interesa duten ehunka pertsonak hartu dute parte urte hauetan guztietan, baita film aipagarriek ere –ia 150 eleberri eta film–.

Lola Arrietak zuzentzen ditu ziklo hauek, eta aurten, honako eskaintza prestatu du:

Urriaren 5ean, osteguna, 18:30ean: Literatur topaketa Pascal Quignard eta Las escaleras de Chambord, 1989 eleberriarekin. Quignard idazle frantziarrak irabazi du 2023ko Letren Formentor saria.

-Ostirala 6, 18:00: Zine Foruma. Todas las mañanas del mundo (VOS), Alain Corneaurena. Pascal Quignarden eleberrian oinarritutako filma –berriki berrargitaratua–, bere obrako onenetakotzat hartzen da, eta XVII. mendeko Frantzian kokatzen du ikuslea, garai guztietako biola maisu garrantzitsuenaren, Monsieur de Sainte Colomberen, istorioa eta bere ikasleetako batekin, Marin Maraisekin, zuen harremana kontatuz.

Azaroaren 2an, Annie Ernauxekin eta bere Los años eleberriarekin egingo da topaketa literarioa. Ernaux Literaturako 2022ko Nobel sariduna da.

Azaroaren 3an, Zine Foruma: Juegos prohibidos, Rene Clement. Georges Poujouly, Grigitte Fossey eta Madeleine Barbulee. Narciso Yepesen musika.

Sara Ibarguren

2023/10/03

Deja un comentario