Marañon Doktorearen pasealekuko lanak berrabiarazi dituzte

Aieteko Marañon Doktorearen pasealekuko lanak berrabiarazi ditu Donostiako Udalak, proiektua moldatu ostean. Kalearen irisgarritasuna hobetzeko lanak bertan behera utzi zituzten maiatzean, Lantxabe auzo elkarteko bizilagunen kexengatik. Izan ere, Jauregi kalearen eta Goiko Galtzada Berri kaleen artean noranzko bat kentzea aurreikusi zuen udalak hasiera batean.

Azkenean, ordea, zirkulazioaren bi noranzkoak mantenduko dituzte, bizilagunen eskaera aintzat hartuta. Horrekin batera, espaloian ere esku hartzea egingo dute, zuhaitz egokiak landatuz, besteak beste. Izan ere, gaur egun dauden zuhaitzekin, espazio gutxi dago espaloitik igarotzeko. Proiektuaren aldaketarekin, aurrekontua %8,4 igo du udalak, eta 338.977 eurokoa izango da. Obra irailerako bukatzea espero dute.

Beñat Parra

Deja un comentario