Sagarrondoak landatu dituzte Munto plazan

Aieteko Lantxabe auzo elkarteak aspalditik egiten ari zen eskakizuna zen Munto plazan, izen bereko baserriaren ondoan, sagarrondoak landatzea. Eskaera bete du orain Donostiako Udaleko Espazio Publikoen zinegotzigoak, eta tokiko hainbat motatako hogei bat sagarrondo landatu dituzte, sagardoa egiteko eta jateko sagarrak ematen dituztenak. Era berean, Japoniako bi astigar mantendu dituzte plazan, nahiz eta auzo elkarteak bere sare sozialetan adierazi duen astigar horiek “soberan” daudela. Bestalde, pozik agertu da landaketarekin, baina orain zuhaitzak mantendu egin behar direla nabarmendu du.

Beñat Parra

Deja un comentario