Jai giroa izango da nagusi asteburuan
Aieteko bizilagunak jaietako bigarren asteburuan murgilduta daude jada.
![](http://www.aiete.net/wp-content/uploads/2019/09/bolatoki.jpg)
Joan den asteburua izan zen Aieteko jaietako lehena, eta “haurrentzako giro paregabea” egon zela azaldu du Olaia Murgiondo auzoko euskara batzordeko kideak, saltokien eta bizilagunen parte-hartzea igo zela aipatuz. Gainera, nabarmendu du estreinakoz futbito txapelketa antolatu zutela, eta auzoko Buruarin konpartsak parte hartu zuela.
![](http://www.aiete.net/wp-content/uploads/2019/09/CUARTETO-DE-ASES-1024x732.jpg)
Asteburu honetan jarduera gutxiago egongo dira, baina ez garrantzia gutxiagokoak. Alde batetik, bihar goizeko (11:00) Manuel Matxainen omenezko bolo txapelketa azpimarratu du Felix Lantxabe Aieteko Bizilagun Elkarteko kideak. Bestetik, aurtengo berritasun nagusia bihar arratsaldeko (17:00) pilota txapelketa izango dela azaldu du Perezek, Miguel Gallastegiren omenez egingo dutena.
![](http://www.aiete.net/wp-content/uploads/2019/09/irutxuloko.jpg)