Poltsiko Antzerki Jaialdia hiriko txokoetan izango da ostiraletik aurrera

 

jonzabalJON ZABAL. Pensamientos encontrados

Maiatzak 15, osteguna. 20:00. Bully (Aiete).

Maiatzaren 2tik 18ra bitarte hamar taldek eta banakako artistek eskainitako 26 ekitaldi ospatuko dira Donostiako auzoetan barrena, gehienak tabernetan.

Poltsiko Antzerkia Jaialdiak formato txikiko antzerki saioei lekua ematen die, eta urtero antolatzen da hirian. Jon Aizpuru Donostia Kulturako Kultur Ekintza zerbitzuko arduradunak eta Ramon Agirre aktoreak jaialdiaren hogeita hirugarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute gaur goizean, Viktoria Eugenia antzokian. Edizio berria maiatzaren 2tik 18ra bitarte ospatuko da, eta Donostiako 22 eremu ezberdinetan egingo diren 26 ekitaldi ekarriko ditu.

Jon Aizpuruk azaldu du jaialdiak izan ohi duen arazoetako bat euskarazko emanaldien presentzia txikia dela. Horregatik, eta ikuskizunen erdia euskaraz izateko, Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, lehiaketa bat antolatu du, euskarazko sorkuntzak bultzatzeko eta irabazleak bere ikuskizuna jaialdian taularatu ahal izateko. Honela, aurtengo aukeratua Seiiru taldea izan da, eta Markesa Loukost emanaldia eskainiko du.

Programazioa zabala da Poltsiko Antzerki Jaialdiak ekarriko duena. Izan ere, antzerkiaz gain, umorea, klowna eta musika izango dira jaialdiaren osagai nagusiak. Guztira, 26 ekitaldi izango dira hiriko taberna eta zenbait gunetan, eta ikuskizun guztietarako sarrera doakoa izango da.

Gertutasuna nagusi

Ramon Agirre aktoreak bost bat urte daramatza jaialdian parte hartzen, eta aurten ere bertan izango da. Inaxio Tolosarekin batera prestatu duen Kokakola eta Barea lana eskainiko du. Donostian dagoeneko ikuskizuna zenbait oholtzatan antzeztu dute, eta arrakasta handia izan du, baina Agirrek jaialdiaren espazioen berezitasuna nabarmendu nahi izan du: “Poltsiko Antzerkiak duen abantaila antzoki handietan egin daitezkeen gauzak espazio txikiagotara eramatea da”. Horrela, ikusle eta aktoreen artean harreman berezia sortzen dela azaldu du, gertutasuna nagusituz. “Aktoreen izerdia ikusten du, txistua. Ezin du ihes egin”. Gainera, parte hartzailea dela esan du eta hain gertutik eta dohainik izatea “pribilegio” bat dela aitortu du.

EGITARAUA

EL GRAN DIMITRI. Grear Circus Show: Un homenaje a la idiotez infinita

– Maiatzak 2, ostirala. 20:00. Lau (Amara).

– Maiatzak 3, larunbata. 20:00. Altxerri (Erdialdea).

– Maiarzak 4, igandea. 20:00. Kelly’s (Gros).

OIHAN VEGA. Euskararen espektakulue

– Maiatzak 4, igandea. 20:00. Apitxin Taberna (Loiolako Erribera).

– Maiatzak 8, osteguna. 21:00. El Muro (Sagues-Gros).

– Maiatzak 9, ostirala. 22:30. Jolas Etxea (Añorga).

– Maiatzak 15, osteguna. 20:30. Sidi-Kauki (Intxaurrondo).

ION MARTINEZ. Txikiren umorezko bakarrizketa: Mil a Zien. Baietz parrez lehertu!

– Maiatzak 8, osteguma. 20:30. Beti Boga (Egia).

RAMON AGIRRE & INAXIO TOLOSA. Kokakola eta barea

– Maiatzak 8, osteguna. 20:00. Jatetxe Makrobiotikoa (Intxaurrondo).

– Maiatzak 11, igandea. 20:00. Le Bukowski (Egia).

– Maiatzak 16, ostirala. 20:00. El Nido (Altza).

– Maiatzak 18, igandea. 19:30. Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldo).

SEIRUU TALDEA. Markesa Loukost

– Maiatzak 9, ostirala, 20:00. Ardube (Loiola).

– Maiatzak 14, asteazkena. 20:00. Doka (Antigua).

– Maiatzak 15, osteguna. 20:00. Via Fora (Amara).

– Maiatzak 18, igandea. 20:00. Le Bukowski (Egia).

LAS XL. Abandónate mucho: bienvenidxs a la coñocracia

– Maiatzak 9, ostirala. 21:00. Caledonian (Gros).

– Maiatzak 10, larunbata. 20:00. Kontadores (Bidebieta).

– Maiatzak 11, igandea. 20:00. Altxerri (Erdialdea).

LAS TORPEDOLEVEL. Extrañismos

– Maiatzak 15, osteguna. 20:00. Garai (Antigua).

– Maiatzak 16, ostirala. 20:00. Etxarriene (Martutene).

JON ZABAL. Pensamientos encontrados

– Maiatzak 15, osteguna. 20:00. Bully (Aiete).

PEPIN TRE. Verdades como puños

– Maiatzak 16, ostirala, 21:00. La Taberna (Egia).

– Maiatzak 17, larunbata. 20:30. Atabal (Amara).

– Maiatzak 18, igandea. 20:00. Darieta Irish Pub (Altza).

GORKA AGINAGALDE. El regreso de Patxi: repartiendo a diestro y siniestro

– Maiatzak 17, larunbata. 20:00. Topa (Altza).

Lide Ferreira 2014/04/28

 

 

Deja un comentario