Katxola, Miramon, ikasgela bizia Arantzazuko Amako ikasleentzat

Joan den astelehenean, Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolako 34 ikaslek Katxola baserria bisitatu zuten.


Juan Carlosek, Katxolako gidariak, honela kontatu digu: «Egun zoragarria eta eguzkitsua izan genuen Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleekin, 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutilekin».

Goizaren lehen zatian, Miramongo basoan ibili ziren, bertako natura, historia eta ondarea ezagutzen. Ibilaldi horren inguruan, duela gutxi argitaratu genuen erreportaje hau: Miramón, un bosque lleno de historia y vida (el lavadero, el caserío) – Aieteko Bizilagunen Elkartea


Goizeko hamaiketan Katxola baserrira iritsi ziren. «Eta izugarri ikasi zuten», esan digu irakasleetako batek.
Horixe da, hain zuzen ere, Katxola baserriaren misioa: gure arbasoen kultura eta ondarea zaintzea, bizirik mantentzea eta belaunaldi berriei ezagutaraztea.

Katxola baserrian, ikasleek, irakasleen laguntzarekin, sokatiran eta beste hainbat jolasetan parte hartu zuten, sagar-muztioa dastatu zuten eta primeran pasatu zuten. Zoriontsu izan ziren.

Iaz beste erreportaje hau argitaratu genuen: La polivalencia de Katxola: de plató de ‘Vaya Semanita’ a clase de 6º de Primaria.

Aurten, ordea, ‘Vaya Semanita’ eta eskola bereizi ditugu. Alde batetik, ‘Vaya Semanita’ vuelve a Katxola, esta vez con ‘Bask Bunny’; bestetik, ikasleen bisita.

Katxola baserria ikasgela bizia da, umorea, kultura, jolasa eta hezkuntza elkartzen diren lekua.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio