Aieteko Instituturako Kolektiboak prentsaurrekoa deitu du

EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Donostia eta PP alderdi politikoek aurkeztutako mozio arruntaren edukiaren eta arrazoien berri emateko. Apirilaren 30eko osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da mozio hori, eta Eusko Jaurlaritzari Aieten institutu publiko bat ezartzeko eskatzen zaio.

Lekua: Udaletxeko prentsa aretoa (Ijentea kalea)

Data: Apirilak 13, astelehena

Ordua: 11:00

Agerraldi honetan mozio arrunta aurkezten da eta mozioaren edukiaren azalpen zehatza emango da.

Aieteko Instituturako Kolektiboa IGEk, Zuzendaritzak, Aiete Ikastetxeko Eskola Kontseiluak eta Lantxabek osatzen dute.

Informazio gehigarria

Mozio Arruntaren erregistroa dela eta, eta Aieten Institutu Publiko bat sortzearen alde, kolektiboak Aiete Ikastetxeko hezkuntza-komunitateari eta auzo osoari ere dei egin die topaketa ireki baterako:

Tokia: Aieteko Topalekua (Jauregiko lorategiak)

Data: Apirilak 17, ostirala

Ordua: 17:30

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio