Bihar hasiko dira gehiegizko klausulengatik egingo diren ahozko ikustaldiak

stopStop Kaleratzeak eta PAH plataformek gehiegizko klausulak salatzeko hilabeteko epea ilegala zela salatu zuten arren, larrialdietarako kit bat prestatu zuten prozedura hipotekario bat irekia zuten pertsonek epaitegietan jarduteko aukera izan zezaten. Eta horixe da bihartik aurrera gertatuko dena. Betearazpen hipotekarioen ahozko ikustaldiak ospatuko dira Donostiako epaitegietan. Gipuzkoa osoan 21 egingo dira eta Donostian Kutxabank, Banco Santander, Caja Laboral eta BBVAk, zehazki, 12 demanda ireki dituzte.

Donostian bizi diren kaltetuen artean, Manuel Jimenez, Marian Rodriguez eta Jesus Jimenez daude. Lehenengo bien etxebizitzen enkantea etenda dago eta Jesus Jimenezen etxebizitzarena, berriz, Kutxabankek gelditu du.

Bihar ospatuko da Donostian ospatzen den lehenengo ahozko saioa eta Lorena Benitez kaltetua izango da bertan. Errenteriako neska gazte hau langabezian dago eta babes ofizialeko etxebizitza batean bizi da. Oraindik etxean jarraitzen du, baina “dagoeneko hirutan kaleratzen saiatu gaituzte”, adierazi du Lorenak. Epaileek erantzun bat eman behar dutela dio eta borrokatzen jarraituko duela aitortu du.

Egoera honen aurrean, Stop Kaleratzeak plataforma kaltetuekin batera egongo da eta baita ondorengo etxe-kaleratzeetan ere. “Kaleratze hauek erreskatatuak izan diren bankuek hasten dituzte eta, autonomoen eta pymen itxiera eta langabeziaren igoeragatik, areagotzen ari da”, azaldu dute. Izan ere, guztira 21 demanda jarri dituzte bankuek Gipuzkoa osoan zehar eta horietako 12 Kutxabankek ireki dituela salatu dute.

Lide Ferreira on 2013/10/03

Deja un comentario