IDEIA LEHIAKETA

IDEIA LEHIAKETA

MUNTO BASERRIA

IZANDAKOAREN ESPAZIO PUBLIKOA

 

Munto baserria gure auzoko leku ezagunenetakoa zen. Baina aspalditik desagertzeko kondenatua zegoen eta orain dela gutxi eraitsi behar izan dute. Zati batzuk mantendu dira eta, nabarian utziz gero, baserriaren oroitzapena gorde dezakete.

Bestalde, espazioa bera interes handikoa izan daiteke ondo landuz gero, joan-etorri handiko lekuan baitago, eta plaza arkupedun itxurako bat osatzen baitu, oso atsegina izan daitekeena.

Partzelaren jabeek Udalari urbanizatua emateko betebeharra dute.

Horregatik, LANTXABE elkartean ideia-lehiaketa bat antolatu nahi izan dugu. Horrela, auzokoek ideiak emateko aukera izango duzue, plaza egokitzeko eta baserriaren hondakinak balioesteko.

Parte hartu nahi duzuenok hau egin dezakezue: zuen asmoarekin marrazki edo krokis bat aurkeztu eta gehienez hiru orrialdetan ideia eta egin daitekeena adierazi.

Zuen proposamenak ekainaren 30a baino lehen jaso nahi ditugu gure elkartean. Horrela, uztailean jendaurrean aurkeztuko ditugu, batez ere gure auzoan. Ideia hoberenak Udalari eta jabeei erakutsiko dizkiegu, bere proiektuan sartu ahal izateko.

Zuen proposamenak hona bidali edo eraman:

  • Aiete Kultur Etxea
  • Munto-Berri tabernan
  • Elkartearen egoitzan Topalekuan (Aieteko parkean) edo bertako tabernan
  • Posta elektronikoz : lantxabe@gmail.com

Proposamenak izen-abizenekin, gero gurekin kolaboratu nahi baduzue, edo anonimoak izan daitezke, ez dio axola.

Nahi dutenek ideiak formalismorik gabe ere bidali ditzakezue, noski,   www.aiete.net  webgunean egiten ohi diren bezala.

 

LANTXABE AUZOTARREN ELKARTEA

 

Deja un comentario