LANTXABE AUZOTAR ELKARTEAREN HAMAR URTEAK

Cartel anunciador de la exposición y de pasadas fiestas

LANTXABE AUZOTAR ELKARTEAREN HAMAR URTEAK

ERAKUSKETA

Auzoko jaiekin kointzidituz Aiete kultur etxean “Lantxabe auzotar elkartearen hamar  urteak” izeneko   kartel erakusketa  antolatu  da iraila 7 eta 16 bitartean

Elkarteak 2002 urtean ekin zion bere ibilbideari. Auzoan zehar ezagutaraztera eman zelarik, kazetari batek batek “Errege Magoei eskutitza” deitu zion auzoko elkartearen programar baina gauregun hauetako asmo batzuk errealitatea bihurtu dira.

20 kartelek osatzen duten  erakusketa honetan elkarteak auzoan  izandako ibilbidea jasotzen da:

  • Jarduera erreibindikatibo edo protestazkoak (Kultur etxea)

  • Jarduera ludiko eta jai ospakizunak (Aieteko festak)

  • Auzoaren identitate  eta batasunaren defentsa helburu duten jarduerak (hainbat gai Mugikortasun  Sailarekin,  Hiri hondakinen jasoketa,…)

  • Jarduera kulturalak

    • Literatura eta Zinea zikloa

    • Poesia jardunaldiak, antzerkia irakurriz, interpretazioa

    • Manuel Azaña eta Antonio Machado bezalako figura errepublikarrei homenaldiak

    • Abesbatzak (Donostia Ereski gregorianoa)

    • Kontzertuak (Sokazko laukotea, Aula Boreal)

    • Teatro Estudio aurkeztutako antzerkiak

    • Artea, Zientzia eta Arkeologiari buruzko hitzaldiak

    • Haurrentzako: Txotxongiloak

  • Aiete auzoko ondare historiko eta kulturalen  defentsarako antolatutako jarduerak (Katxola, Munto)

  • Olentzeroa

Kartel hauen bitartez, Lantxabe elkarteak auzoa eta erakundeak erlazionatzeko era berriak  planteatzen dituela behatu dezakegu.

Helburu nagusia  harreman  eraikitzaile bat  lortzea da, ez protestazkoa soilik. Partaidetza indibidualaren  interesetik  zein  kolektibo baten interesetik jaiotzen  dena herritartasun marko berri batean eta eskubide maila berri batean.

Kartel hauek era berean  elkarteak  adierazteko dituen erak dira beste hainbat  baliabiderekin batera folletoak, informeak, , fotokopiak, prentsa oharrak, web orrialdea eta beste komunikabide batzuen bidez, irratia , telebista, etab.

Deja un comentario