Aiete, jaietarako prest

MONTAJE

Musika, dantza, bertsoak, erromeriak, diana, kantu jira… Aiete jaietan murgiltzeko prest dago. Zortzi eguneko programa abiatuko du ostiralean, irailaren 9an.

Aieteko jaiak bereziak izango dira aurten, auzoko bi gunetara zabalduko baita festa. Batetik, Munto plaza estreinatuko dute, ostiral arratsaldean (18:30) inauguratuko baitute. Easo abesbatzako Cum Jubilo taldeak Festara! kantatu eta 3Txulo txarangak musikarekin jantziko du ekitaldia. Bestetik, Jolastoki izeneko gunea berreskuratuko dute.

Jolastokin bertan egingo dute larunbatean, irailaren 10ean, bola txapelketa. Irailaren 16an, ostirala, Lauroba eta PAM taldeek joko dute zuzenean. Larunbatean, irailaren 17an, sagarrak biltzeko ordua iritsiko da. Kutxa Ekogunearen parkean geratuko dira, eta trikitixa doinuekin girotuko dute sagar bilketa.

Igandean, irailaren 18an, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak auzoan zehar ariko dira kantuan udaleko txistulari banda lagun dutela. Jose Inazio Ansorenarekin barea kantu jira egingo dute Aieten. Festak Topalekun bukatuko dituzte, herri bazkari batekin.

Aieteko jaiak. Egitaraua

Ostirala, 9

-17:00 Herri jokuak Topalekun. Toka, botea, karta jokoak. Donostiako jubilatuen elkarte askok parte hartuko dute.

-18:30 Munto plazaren inaugurazioa. Festara! Pregoia eta 3 Txulo txaranga.

Larunbata, 10

-11:00 Bolo txapelketa Jolastokin.

Asteartea, 13

-19: 00 Kanpai hotsak auzoko elizan.

Asteazkena, 14

11:00 Santakrutza jaia parrokian. Meza nagusia eta luntxa.

14:30 Herri jokoen sari banaketa Topalekun. Jubilatuen bazkari herrikoia eta dantzaldia.

Osteguna, 15

-19:30 Easo abesbatza Araoz Gazte, kontzertua parrokian.

Ostirala, 16

-17:30 Xake-Blitz txapelketa kultur etxeko zelaian.

-18:00 Umeentzako tailerra Hiru Damatxo plazan.

-19:00 Txaranga-poteoa Joselontxo’s txarangarekin. Hiru Damatxo plaza, Errondo, Etxadi, Topaleku eta Muntoko plaza.

-21:00 Jolastoki. Musika eta zizka-mizka.

-22:00 Kontzertuak Jolastokin: Lauroba + PAM.

Larunbata, 17

-11:00 Sagar biltzea Kutxa Ekogune parkean. Aurtengo sagardoa egiteko sagarrak Ekoguneko parkeko Zabalegi sagastian bilduko dira. Urrian, sagardo egunean, sagar prentsaketa egingo da.

11:00 Bigarren eskuko azoka – Truke azoka Jolastokin. Umeentzako jolasak. Ume eta helduek soberan dauzkaten gauzekin postu bat jartzeko aukera izango dute. Helduek postu bat jartzeko idatzi aieteneuskaraz[abildua]gmail.com helbidera. Umeek ez dute baimenik behar postutxo bat jartzeko.

-14:30 Bazkari herrikoia Jolastokin. Nork bere bazkaria ekarri behar du.

-16:30-17:45 Haur txokoa Otxanda plazan.

-18:00-19:30 Gaztelekua kultur etxeko lorategian.

-18:00 Potxin eta Patxin Munto plazan (Eguraldi txarrarekin, kultur etxeko aretoan).

-20:00 Afari merienda, zizka mizka eta musika Jolastokin.

Igandea, 18

-10:00-11:00 Diana auzoan zehar. Parrokiatik Puiora.

-11:00-14:30 Kantu jira txistulari eta bertsolariekin. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak ariko dira bertsotan udaleko txistulari bandak lagunduta. Hiru Damatxo plazatik Otxanda plazara bidea egingo dute.

-14:30 Bazkaria Topalekun. Txartelak Topalekun eta Etxadi tabernan salgai.

1 comentario en “Aiete, jaietarako prest”

  1. No he encontrado el programa por ningún lado. En el bar, en la tienda está agotado.
    Ahora lo leo y veo que no está la fiesta de la espuma para los txikis en la plaza Otxanda, como se hizo el año pasado y hace dos años
    ¿Alguien me lo puede explicar?

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio