Sei eguneko kultur egitarauari hasiera eman diote asteburuan Aieten

Donostiako gainerako auzoetan bezala, ez da jairik izan Aieten, baina kultur egitarau zabala prestatu dute Lantxabe auzo elkarteak, Aieten Euskaraz batzordeak eta Aiete kultur eta kirol elkarteak. Larunbatean eman zioten hasiera sei egunetan banatu duten egitarauari.

Larunbatean, bertso saioak eman zion hasiera ez-jaiei. Eguraldi onak lagunduta, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Alaia Martin Aiete pasealekuko Jolastokian bertsotan aritu ziren. Gai jartzaile moduan, Manex Mujika Aieteko bertsolaria aritu zen. 70 pertsonentzako lekua prestatu zuten antolatzaileek, beharrezko neurri eta distantziak errespetatuz eta auzotarrek jolastokia bete egin zuten.

Antolatzaileen hitzetan, arrakasta handiko ekitaldia izan zen: giro ona sortu zuten bertsolariek eta auzotarrak elkartzeko une aproposa izan zen. Izan ere, pasa den urtean ez zen festarik izan, ezta egitarau xumerik ere ez.

Igandean ordea, umeentzako egun berezia antolatu zuten: Zurjole akademiarekin batera, zurgintza tailerra egin zuten auzoko haurrek jolastokian.

Oihane Arretxea Bereziartua

Sei eguneko kultur egitarauari hasiera eman diote asteburuan Aieten – Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza

Deja un comentario