John Maxwell Coetzee

John Maxwell Coetzee (Lurmutur Hiria, 1940ko otsailaren 9a) Hegoafrikako idazlea da.

Bertako unibertsitatean matematika eta Ingelesa ikasi zituen. Hogei urte inguru zituela, Londonen ibili zen lanean IBM ordenagailuen enpresarako. Texas-eko (AEB) unibertsitatean doktoratu zen Hizkuntzetan. 1971an ukatu zioten behin betiko erresidentzia herrialde hartan Vietnam-go gerraren aurkako bere jarreragatik. Hegoafrikara itzuli zen eta Lurmutur Hiriko Uniberstitatean ibili zen Literatura Ingelesa irakasten. Azkeneko lan-urteak Adelaide-n (Australia) eta Chicago-n (AEB) eman zituen.

Idazle moduan, hamabost lan baino gehiago argitaratu du, horietako bakarra euskaratuta daukaguna (ikusi Bibliografia). 1987an Jerusalem saria jaso zuen. 2003ko abenduan Literaturako Nobel saria jaso zuen, tamaina horretako premioa lortzen Afrikako laugarren idazle eta Hegoafrikako bigarren bihurtuz.

«Summertime» (Verano) (2009)

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.