Aieteko Katxola baserrian egingo dute inaugurazio festa

Martxoaren 4an inauguratuko dute Miramongo basoa. Bukatu dute Miramongo basoa berritzen miramongo-basoa

Ítem del estanque en Erreka Pakea

Urteak daramatza Aieteko bizilagun talde batek Miramongo basoaren balioa eta erabilera egokia bermatu nahian. 60 bat hektarea ditu basoak, eta inguruko bizilagunez gain, donostiar askok aisirako, kirola egiteko edo, besterik gabe, naturaz gozatzeko aukeratzen duten txoko bat da. Hori dela eta, basoa egokitzen hasi ziren Lantxabe auzo elkartea eta Donostiako udala. Eraikuntza lanak, berriz, Obegisa enpresaren esku geratu ziren.

Hamar hilabeteren ondoren, azkenik, larunbatean inauguratuko dute basoa. Aieteko Katxola baserrian egingo dute inaugurazio festa. Izan ere, Katxola baserria izango da hemendik aurrera Miramongo basoko interpretazio zentro berria.

Inaugurazio ekitaldian urrian prentsatutako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bizilagunek, trikitiak girotuta; bestalde, tokan eta bolatan jolasteko aukera ere egongo da.

Basoaren berrikuntzei dagokienez, hainbat hobekuntza aipatu dituzte Lantxabe auzo elkarteko kideek: “30 edo 40 urte irauten duten pinuen ordez haritzak landatu ditugu; eta era berean, akazia eta leylanisen mozketek basoa argitu dute”.

Azaldu dute biodibertsitatea berreskuratzea zela beraien helburua, eta horretarako, esaterako, habiak eraiki eta animaliak erakartzeko landare berriak landatu dituztela.

Malen Aldalur

Deja un comentario