MANUEL MATXAINEN OMENALDIA, Urriaren 12erako

MANUELBertsoaren inguruan egin daitezkeenak

Manuel Matxainek bertso jartzaile bezala egindako lana aitzakiatzat eta abiapuntutzat hartuta, bertsoaren inguruan ekitaldi ezberdinak antolatu daitezke.

  1. BERTSO SAIOA

18:30 Munto plaza berrituan

Urriaren 12erako aurreikusi den omenaldian bertso saio bat antolatzea.

4 bertsolariko bertso saioa izango litzateke, eta gaiak Manuel Matxainen bertsoak eta bizitzaren pasarteak abiapuntu bezala hartuta osatuko lirateke. Hartara bertso saioaz gozatzeaz gain Manuelen berri jasoko luke entzuleak.

  1. ESKOLEKIN BERTSO PAPER LEHIAKETA

Auzoko eskoletako ikasleei zabalduko zaien bertso paper lehiaketa antolatuko litzateke. Eskoletako arduradunekin bilera bat egingo litzateke non bertso paper lehiaketaren oinarriak eta Manuel Matxaini buruzko informazioa helaraziko geniekeen.

Zenbait eskoletan bertsozale elkartearen proiektua martxan dago eta gaia beraiekin lantzea ere komenigarria litzateke.

Bertso paper lehiaketaren sari banaketa Euskararen Egunaren jiran egin daiteke.

Baliabideak:

  • Matxaini buruzko informazioa emango duen idatzia.

  • Epaile taldea. Auzoko nahiz bertso munduko bizpahiru lagun batzea izango litzateke egokiena.

  1. BERTSOAK AUZOLANEAN

Helburua proiektuan parte hartu nahiko luketen auzotarren artean, eta bertsolari baten gidaritzarekin, Manuel Matxaini buruz bertsoak osatzea da. Auzotarrek Manuelen berri jasoko lukete eta bertsoak egiteko teknika ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango lukete.

Bizpahiru orduko lana izango litzateke eta elkartutako jende kopuruaren arabera 6-8 bertsoko saila osatuko genuke.

Proiektuan parte hartzeko ez da bertsoaren inguruan inolako ezagutzarik behar.

Baliabideak:

  • Jende multzo batekin lanean aritzeko toki itxi bat

  • Paper handia, folioak, postitak, errotulagailuak etab.

Hiru ekitaldi hauez gain, egin litezkeen beste zenbait ere azaldu ziren.

  • Auzoko bertsolarien inguruko bisita gidatua.

  • Auzoko bertsolarien inguruko hitzaldia.

  • Manuel Matxaini buruzko mahai ingurua.

  • Beste bertso saio motaren bat.

  • Etab.

Deja un comentario