Purrustada

PORRUSTADAEspainiako gotzainen bozeramailea ari zen telebistatik: “…eskola ebanjelizazioaren espazioa baita…”. Ondoan neukan laguna marmarrean hasi zen, ardo mindua irentsi balu baino ozpinago. “Alferrik aritu behar tristea, zer dira ba itsuak! Mendeetan eta mendeetan hor eduki gaitiztek espazio publiko eta pribatuak oro ebanjelizazioaren espazio zituztela, baina gizarteak, beren itzalpetik askatu zenean, ospa egin ziean”. Beste albiste batek hartu zion tokia bozeramilearen jardunari. Lagunak berean jarraitzen zuen. “Mundutik aparte bizi dituk, eta egunero galtzen dutena eskolaren bizkar irabazi nahi ditek. Irabazi? Erakunde pribatu batek ezin dik gizarte osoa dotrinatu gizartea puskatu gabe, horretan tematzea beti aterako zaiek txarki eta garesti”. Laguna oinarrizko sare kristau bateko partaidea da, eta ez ninduten ez purrustadak ez akaberako arrangurak harritu: “Kristau izatea berez zaila bada, mortal zailagoa gixot horiekin!”.

A.L.E.

 

Deja un comentario