2017 Mar 09; Ordua, 19:00 Aiete Kultur Etxea
Literatur solasaldia gaztelaniaz Amin Maalouf idazlearen León el Africano liburuaren gainean.
Dinamizatzailea: Lola Arrieta.
Libanoar idazlea da, frantsesez idazten duena.
Berak idatzia da hau: `Nik arrazagatiko gorrotoa eta diskriminazioa gaitzesten ditut. Turkiarra nuen aita, eta armeniarra ama, eta gorrotoaren kontra bat egin zutelako lortu zuten elkarrekin bizitzea. Haiengatik jaso dut nik hori. Hori da nire aberria. Nazismoari, Frantzia inbaditu zuenean ez, Alemania inbaditu zuenean hartu nion amorrua´.
Bere familia Libanoko mendialdeko Ain-Abou herrikoa zen. Amaren familia katolikoa eta frankofonoa zen. Aitak, jatorriz komunitate melkitakoa bazen ere, heziketa protestante eta ingelesa izan zuen . Amaren nahikariz, Aminek Jesusen Konpainiaren ikastetxe frantsesean ikasi zuen. Ondoren Beiruteko Unibertsitate frantsesean soziologia ikasketak egin zituen.
An-Nahar egunkarian lan egin zuen. Nazioarteko atalaren arduraduna zela, 60 estatu baino gehiagotan ibili zen, tartean Etiopia, Somalia, Bangladesh eta Vietnamen . Azken honetan Saigoneko batailaren lekuko izan zen. 1976an Libanoko gerra hasi zelarik, Parisera erbesteratu zen eta oraindik han bizi da. Jeune Afrique astekariko erredaktore-burua izana da. Les croisades vues par les Arabes liburuaren arrakastari esker, 1985etik idazteari ekin zion buru-belarri.
Maaloufen obran bere bizipenak nabarmentzen dira: bere arbasoen jatorri anitza, hizkuntza eta erlijio ezberdinekin izan duen harremana, komunitateen arteko gatazkak eta erbestealdia. Les Identités meurtrières (Nortasun hiltzaileak) liburuan, etnia, hizkuntza edo erlijio baten izenean, gizakiak elkar hiltzera eramaten dituen eromena salatzen du.