Ume bat hezteko/Para educar a un niño

Egia esan ez dakit zer serietan izan zen, pentsatzen dut erdi lo egongo nintzela sofan, baina gustatu zitzaidan esaldi bat entzun nuen bat-batean: «Haur bat hezteko herri oso bat behar da».

Ez naiz hain inozoa eta badakit, ia umerik ez duen txikiren batean kenduta, ezinezkoa dela gaur egungo herrietan, Donostian adibidez, haurrak komunitatean heztea.

Dena dela, eta ikasturtea hastera goazen honetan, konformatuko nintzateke, etorkizuneko helduak hezten gabiltzan hezitzailekideok norabide horretan pauso batzuk emango bagenitu.

Eta gure haur, nerabe eta gazteen gurasoei euren seme-alabei buruzko gomendio edo iritziren bat ematen diegunean, ez legoke gaizki eraso pertsonal moduan hartuko ez balute. Batzuetan, pentsatu izan dut, erruduntasun sentimenduak sortutako defentsa mekanismo bat baino ez dela jarrera hori.

Eta are hobea litzateke, gurasoek egiten diguten edozein iradokizun ez bagenu zentzurik gabeko ideia bezala hartuko irakasleok, ez dagokien esku-hartze hutsala baino ez balitz bezala. Batzuetan, pentsatu izan dut, jarrera hori erruduntasun sentimenduak sortutako defentsa mekanismo bat baino ez dela.

Begira, uste dut, nerabe batek bere inguruko helduen kontra sortzen duela bere nortasuna, eta ezarritako mugak hausten saiatzen denean, mugak horiek ezagutu eta norabidea zein den ikasteko egiten duela. Eta une horietan noski, inguruko helduek bide eta bidezidor ezberdinak erakusten badizkiogu, nerabea galdu egiten da; normal.

2021/09/10

Manex Mujika Amunarriz

Irakaslea

Copia-epílogo en castellano

[[Mire, creo que un adolescente crea su identidad en contra de los adultos de su entorno y cuando intenta romper los límites establecidos lo hace para conocerlos y aprender cuál es el rumbo. Y por supuesto en esos momentos, si los adultos de la zona le enseñamos diferentes caminos y senderos, el adolescente se pierde]]

Deja un comentario