Katxola baserria «dotore» jantzi du Lantxabe auzo elkarteak

Aieteko Lantxabe auzo elkartea Katxola baserria eraberritzen aritu da. Baserriko paretetan zeuden pintaketak ezabatu dituzte, eta ondorioz, baserria “dotore” dagoela adierazi du auzo elkarteak. 2020ko udatik hona, baserriaren teilatua eta egurrezko egitura konpondu dituzte, baita barruko gainerako elementuak ere. Aste honetan baserriko paretak garbitu dituzte, eta pintaketak ezabatu dituzte. Pilotalekuko pintaketak kentzea baino ez zaie falta.

“Baserriaren egungo egoera pozgarria da Miramongo basoa zeharkatzen duten, anfiteatroa bisitatzen duten eta Katxolara igotzen diren pertsonentzat”, adierazi du auzo elkarteak.

2021/08/31

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Deja un comentario