Habanera de K. Uribe

Besarkada bat bihotzez / Urte berri on lagunak.

Oharkabean badatoz

Abenduko azken egunak,

Eta gogoan ditugu

Urteak eman dituenak.

Asko ta asko izan dira

Aurtengo gertakizunak,

Batzuetan gauza alaiak

Eta besteetan ilunak.

Baina albora ditzagun

Betiko karga astunak,

Ta etxekoekin batera

Gozatu ospakizunak

Lekua har dezatela

Bake eta maitasunak

Besarkada bat bihotzez

Urte berri on lagunak.

 

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.