“Canto a Italia”, literatur topaketak Aieten

Osteguna

maiatzak 12

18:30

Elena Ferranteren La amiga estupenda liburuari buruzko literatur solasaldia.

Adiskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen nobela da. Lila eta Lenù Napoliko auzo pobre bateko umetako adiskideak dira. Orain Lila, hirurogei urte inguruko emakumea, bat- batean eta inori ezeren berri eman gabe, desagertu egin da, eta ez du inolako arrastorik utzi. Etorkizunari buruzko erabakiak ez norberak baizik eta gurasoek hartzen zituzten garai batean, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun estu eta bitxia sortuko da bi neska hauen artean, oso nortasun desberdina badute ere. Elena Ferranteren sentiberatasun finaz, narraziorako gaitasun bikainaz, Lenùk, helduarotik, haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu hemen, eta adiskidetasun hori, harremana eta garai hartako gizartea ezin hobeki margotzen dizkigu.

Ostirala

Maiatzaren 13an

18: 00etan

Zinema-forum, ”La escapada” de Dino Risi

Il Sorpasso (euskaraz Aurreratzea) 1962ko Dino Risi italiar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia film bat da. Vittorio Gassman, Jean-Louis Trintignant, Catherine Spaak, Claudio Gora, Luciana Angiolillo, Linda Sini, Nando Angelini eta Luigi Zerbinati aktoreek antzeztu zuten.

Commedia all’italiana delako generoaren barnean kultuzko filma da. Mar de Platako Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria (Dino Risi) irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erroma, Ferragosto jaiegunez (abuztuaren 15a) hiria huts-hutsik dago. Bruno Cortona (Vittorio Gassman), berrogei urte pasatxoko gizon harroputz eta hitzontziak bere kabriolet autoa gidatu eta hirian barna tabako paketea eta telefono baten bila abiatu da. Iturri batetik ura edateko gelditu eta berari begira dagoen Roberto Mariani (Jean-Louis Trintignant) izeneko gizon gazte bakarti bat ikusiko du. Elkar adiskidetu eta Cortonari telefono deia egin dezan bere apartamentura gonbidatuko du. Biak hizketan ari direla, Marianik azterketa batzuk prestatzeko Erroman ikastera gelditu dela aipatuko dio. Cortonak bere hitz jarioaren bidez gaztea berarekin egun batzuk igaro ditzan konbentzituko du. Honela abiadura handiko ibilbide bati ekingo diote, italiar errepideetan barna gorabehera eta gertakizun bitxiez beteriko bidaia osatuz. Gaztea bere erabakiaz damutzen hasiko da, baina era berean Bruno Cortona eta bere bizimodua miresten ere hasiko da, baina amaiera aldera gaztea ere bizimodu patxadatsu eta hutsalaz gozatzen hasten denerako, istripu bat jazoko da.

Deja un comentario