Harraska zahar bat aurkitu dute Aieteko errekan

Aieteko Pakea errekako harraska zaharra.

Aieteko Lantxabe auzo elkarteak bere blogean jakinarazi duenez, harraska zahar bat aurkitu dute auzoko Pakea errekan, ustez 36ko gerra hasi zen arte funtzionamenduan egon zena. Harraska bi partetan banatuta dago, bat arropari xaboia emateko eta bestea xaboia kentzeko, Lantxaberen arabera. Orain, Aranzadi Zientzia Elkarteak harraska ikusteko eta Lantxabekoek diotena baieztatzeko zain daude.

Auzo elkarteak dioenez, auzoko zaharrenek gogoratzen dute han arropa garbitzen zuten emakumeetako batzuek Londres eta Maria Cristina hoteletarako eta Casa Nicolasa ostaturako latsari lanak egiten zituzten. Era berean, Aieteko beteranoek Lantxaberi esandakoaren arabera, XX. mendearen erdialdean harraskak bere izaera galdu zuen erabat, eta inguruko baserritarrek euren abereek ura edan zezaten erabili zuten.

2021/06/12

Beñat Parra

Deja un comentario