Esan nahi nien

Y que cuando salen al mundo de esta burbuja

llamada ikastola tienen dos opciones: luchar o conformarse.

Y que luchar trae consigo grandes disgustos y trabajos,

pero conformarte te hace cómplice

de pasar un mundo peor a la siguiente generación

‘Manez Mujika’

Egin dituzte hautaprobak eta bukatu da ikasturtea, beste bat.

Urte berezia izan da, gogorra une batzuetan, zaila besteetan eta azkenerako pozgarria. Uste dut inor gutxik espero genuela, irailaren hasieran, kurtsoa joan den bezala joango zela.

Baina bukatu da, eta ni betiko sentsazio berarekin geratu naiz. Kaka!

Bai, urtero bezala eta hamar hilabete deribatu, integral eta matrize artean pasa ondoren, esan gabeko gauza pila bat gelditu zaizkit.

Esan nahi nien ezin dutela dagoenarekin konformatu, eta baietz, protesta egin behar dutela. Ezin dituztela inola ere onartu euren kontrako iritzi merkeak; ezin dutela munduaren gaitz guztien errudun gazteak egiten dituzten horien aurrean isilik geratu; esan behar dietela ezetz! Ez dutela arrazoirik, eta gu garela, belaunaldi bat lehenagokoak, jaso genuena baino mundu okerrago bat utzi dieguna.

Baina esan nahi nien ere bai, kotxe bat gidatu eta zerbezak edateko 18 urte bete baldin badituzte, ardura batzuk hartzen hastea ere tokatzen zaiela.

Eta ikastola izeneko burbuila honetatik mundura irteten direnean bi aukera dituztela: borrokatu ala konformatu. Eta borrokatzeak disgustu eta lan handiak ekartzen dituela berekin, baina konformatzeak hurrengo belaunaldiari mundu okerrago bat pasatzearen konplize egiten zaituela; eta hori, ez da hobea.

Bai, hori guztia esan nahi nien, baina azkenean, aurten ere, urtea deribatu, integral eta matrizeen artean joan zaigu, eta nire ikasleek nota ona aterako dute matematikan. Kaka!

2021/06/11

Nota.- La ‘entradilla’ traducida a cuenta de Lantxabe, por iniciativa propia y apoyo

Deja un comentario