Adinekoa zara, eta zure bilobei koronabirusaren esperientzia kontatuko diezu

(Eres mayor de edad y vas a contar a tus nietos la experiencia del coronavirus)

Aiete ikastetxea: LH5eko ikasleak.

LH5 eta LH6ko ikasleek denboraren makinan bidaiatu dute eta aiton-amonak bihurtuz, beraien bilobei gaur egun bizitako esperientzia kontatu diete.

Gazteagoa nintzenean, Txinan (Wuhan), koronabirusa izeneko gaixotasun bat hasi zen, gripe baten antza zuen, baina indartsuagoa zen. Baina, jakina, jende guztiak koronabirusa Wuhanen zegoela uste zuen eta hori Donostiatik eta Euskal Herritik oso urrun zegoela. Ez zekitena hau zen, urrun zeuden leku horietara guztietara ere zabal zitekeela.

Pixkanaka, Italiara iritsi zen koronabirusa, gero Frantziara, eta gero Euskal Herrira. Orduan, nola ez, jendea gero eta urduriago zegoela uste dut, ez zutelako kutsatzerik nahi. Beraz, hasieran, Donostian eta beste leku askotan, berrogeialdian jarri gintuzten 15 egunez, baina gero beste 15 ere izan ziren.

Modu horretan, koronabirusak kurba famatuaren goia jo zuen, Donostian gainditu egin zen arte. Momentu horretan hasi ginen ateratzen, lanera joaten eta halakoak gauzak egiten, baina urte horretan jada ez ginen ikastetxeetara itzuli. Izan ere, haurrei zailagoa egiten baitzaie segurtasun arauak jarraitzea, kutsatzea errazagoa izaten baita beraien kasuan.

Aiete ikastetxea: LH6ko ikasleak.

Egun arrunta zen. Albisteak ikusita, Txinan oso gaixotasun arraroa atzeman zutela jakinarazten hasi ziren. Herrialde hartan, jende asko hiltzen hasia zen koronabirusa zela eta.

Aste batzuk igaro ondoren, gaixotasuna munduan zehar zabaltzen hasi zen. Gure herrira iritsiko ote zen beldur ginen, eta iritsi zen! Beldur handia ematen zigun gu kutsatzeak. Ikastetxeak itxi eta etxera bidali gintuzten.

Zorionez, hurrengo egunean genuen azterketa batetik libratu ginen. Asko hunkitu ginen hamabost egunez klasera joan beharrik ez genuela jakitean, baina hainbeste hunkitu ginen, ez baikinen konturatu webgune bat genuela lanak eta eginbeharrak bidali ahal izateko.

Egunak pasatu ziren, Espainiako presidenteak alarma egoeran jarri zuen herrialdea, eta denok etxean geratu behar izan genuen. Bi azterketa eta eginbehar pila bat jarri zizkidaten, eta lan asko egin behar izan nuen, baina gehien gustatu zitzaidana izan zen, gurasoekin egoteko denbora aprobetxatu ahal izan nuela.

Okerrena, COVID-19 birusak gaixotu eta hil egin zituen pertsonen kopurua izan zen.

2020 / 04 / 10

Deja un comentario