Aieteko Jolastokiari estalkia jarriko dio udalak

Irutxuloko Hitza

Donostiako Udalak 2019ko aurrekontuak osatzeko egindako parte-hartze prozesuan aukeratu zuten proposamenetako bat aurrera eramateko prozesua abiatu du. Hain zuzen ere, Aieteko Jolastokiari estalkia jartzea. Eperik ez dute zehaztu.

Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du estalkia jartzeko dokumentazio teknikoa idazteko kontratuaren espedientea. 36.300 eurokoa da kontratua, eta ondorengo zerbitzuak barnebiltzen ditu: aurreproiektua, Plan Berezia eta kirol pistaren estalkia egiteko proiektua idaztea.

Deja un comentario