Evelyn Waugh. Scoop (1938, Berri handia)

Evelyn waugh2016ko urriaren 13an. Aiete Kultur Etxea

Canonbury Square; Waugh eta Evelyn Gardner (emaztea) bizi izan ziren lekua

Evelyn Waugh (Londres, Ingalaterra, 1903ko urriaren 28a – Taunton, Somerset, Ingalaterra, 1966ko apirilaren 10a) ingelesezko idazle eta kazetaria izan zen. Bere lehenengo eleberri historikoek Britainiar Inperioaren gainbehera kontatzen zuten. Abisinian gerra-kronikaria izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen.

Canonbury Square east side

Canonbury SquareOxforden historia-ikasketak eginik eta aldi labur batez irakaskuntzan jardun ondoren, literatura-lanari lotu zitzaion erabat. Lehen eleberrietan umorea eta satira erabili zituen: Decline and Fall (1928, Gainbehera eta erorketa); A Handful of Dust (1934, Eskutada hauts); Scoop (1938, Berri handia). 1939an, katoliko egin zen. Urte berean Royal Marines armadan sartu zen; Ekialde Hurbilean eta Jugoslavian borrokatu zen. Ondoko liburuetan antzinako Ingalaterraren nostalgia eta mundu modernoari buruzko garraztasuna nabarmendu ziren, satira ahaztu gabe: Brideshead revisited (1945, Brideshead-erako itzulia); Men eta Arms (1952, Gizonak eta armak); Officers and Gentlemen (1955, Ofizialak eta jaunak); Unconditional Surrender (1961, Baldintzarik gabe errenditu). Orobat, bidaia-liburuak ere moldatu zituen.

Deja un comentario