«Gure helburuetako bat da auzotik eta auzoko etxe guztietan zehar kultura zabaltzea»

Axular Lizeoa – DBH3 eta DBH4ko ikasleak

Aieten jaio zen Axular Lizeoa, eliza baten aldamenean; egun, euskal kulturaren erakusgarri den txoko berezi bilakatu den arte. Nolakoa izan da bilakaera hori? Nola bilakatu da Aiete auzoa Axularkidez osatutako txoko berezi?

Akorde hauen atzean…

Axular Lizeoa Ikastola Aieteko guraso batzuen bultzadarekin jaio zen zazpi edo zortzi ikaslerekin, auzoko elizan, bertako apaizaren babesari esker. Euskara eta euskal kultura debekatuta zeuden garai hartan, baina familia hauek beraien seme-alabek euskaraz ikastea nahi zuten. Denboraren poderioz, Etxadiko arkupeetako lokal batera mugitu ziren. Apurka, guraso taldea handituz joan zen, eta, ondorioz, oraingo lursailak erosi eta gutxinaka ikastola eraikitzen hasi ziren 1976an. Edifizioa handitzen joan da 53 urte hauetan inoiz eduki duten ikasle kopuru handiena edukitzera iritsi arte (901 ikasle 2022an). Ikastola eguneratzen joan da, noski, bere familia kutsua galdu gabe, baina berrikuntzak bermatzen.

Axular Lizeoa: ez dadila euskal kulturaren haria eten.

Ikastola Francoren garaian

Garai hartan euskara irakasteagatik kartzelaratu egiten zituzten pertsonak. Gure hizkuntza eta kultura guztiz zapalduta zegoen. Hori dela eta, mugimendu asko izan ziren gizarte mailan, euskara askatasunera bultzatzeko. Oso urte gogorrak izan ziren ikastola guztientzat, euskara irakatsi eta ikasi nahi zutenentzat. Zailtasunak anitzak ziren legedi aldetik ez zelako onartzen euskaraz irakastea. Axularren kasuan, elizaren atzealdean ematen ziren klaseak oso modu prekarioan eta zailtasunekin. Baina apurka-apurka bidea egiten joan ziren, eskubideak irabazten.

Ikastolako zuzendari Aitor Uriondok

Sustraiak han dituenak

Axularren, ama hizkuntza euskara da. Hura enbortzat izanik, hizkuntza gehiago ikasten dira, mundura irekitzeko ahalmena izanik: «Globalizazio ikuspegi horretatik hizkuntza desberdinak hainbat eta gehiago jakin hobe». Ikastolako zuzendari Aitor Uriondok dioen bezala, eta guk geuk ikusten dugun moduan, arlo komunikatiboan hainbat hobekuntza egin dira. Honela, ikastolek ekosistema metodologia ezberdinak erabiltzen dituzte: hizkuntza ezberdinak erabiltzeko, euskara zaintzeko, bultzatzeko eta garatzeko hainbat proiektu garatzen dituzte. Adibidez, Euskaraz bizi, Axular News edo Kultur Taldea. Auzoan zehar ere euskal kultura barreiatzeko hainbat proiektu egin dituzte. Ikastolan bertan, Korrika, danborrada, Inauteriak eta Santa Ageda festak ospatzen dituzte. Honekin, ondorioztatu dezakegu, auzoarekin bat hazi dela Axular ikastola, gaur egun Aieten zehar euskal kulturaren eramaile bilakatu den arte, «guk gizartetik jasotzen dugun hori bueltan gizarteari emateko helburuarekin; #AxularStyle».

2022/11/18

Deja un comentario