Zozketan parte hartu nahi dutenek
Etxegintzak babestutako 428 etxebizitza zozketatuko ditu martxoko azken hamabostaldian. Zozketan parte hartu nahi dutenek otsailaren 15a bitartean izango dute izen emateko aukera. Zozketatuko dituzten etxebizitzak: Illarran, 50 salmentan; Morlansen, 126 salmentan; Puio-Lanberrin, 60 alokairuan eta 38 apartamentu; Pagolan, 79 salmentan; Loiolako Erriberan, 19 salmentan eta Araoz Etxean, gazteentzako 56 apartamentu