Archivo de la etiqueta: Aiete Ikastetxea

AIETE IKASTETXEA Matrikulazio epea abian da

http://www.azkarateenea.com/

Datorren ikasturteari begira haurrak ikastetxeetan aurre matrikula egiteko epea atzo hasi zen. Gurasoek hilaren 11 arte izango dute beraien seme-alabak Haur Hezkuntzako (HH), Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako (DLH) edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketetan izena emateko. Hezkuntza proiektuaren xehetasunak azaldu eta zalantzak argitzeko asmoz, hiriko ikastetxeak informazio bilera eta elkarrizketa zurrunbiloan murgilduta dabiltza egunotan. Aldagai asko izaten dira hautaketan, baina zehaztu beharreko bi dira nagusiak. Ikastetxe mota, batetik, hau da, eskola publikoa ala pribatua; eta hizkuntza eredua, bestetik.

Etxetik edo gurasoen lantokitik gertu egotea erabakigarria izan ohi da. Ikastetxe publikoen eskaintza oso zabala da eta auzo guztietan aurki daitezke sareko eskolak.

Hori bai, aurrez aurrez izena ematea nahiago dutenek bezalaxe, aurrematrikula gauzatzeko beharrezkoa da dokumentazio osagarria lehen aukera gisa zehaztutako ikastetxera eramatea. Zentro bakoitzak adierazitako ordutegian egin beharko dute, hilaren 11a baino lehen.

Bide batetik nahiz bestetik egin, onartuak direnen zerrenda martxoaren 11n ezagutzera emango dituzte ikastetxeek. Kanpoan gelditzen direnek bigarren eta hirugarren zerrendatutako zentroetan saiatu beharko dute.

Informazio gehiagorako:

•Eusko Jaurlaritzaren Andia kaleko ordezkaritza.

•Telefonoa: 943- 02 28 50

•E-posta: huisgreg@ej-gv.es

2011/01/31