Octubre, Zine-foruma, Aiete Kultur Etxea; 2017 Urria 06 / 18:45

Zuzendaria, Sergei M. Eisenstein

Informazio gehiago: OctubreHiruhilabete honetan, LANTXABE zineklubak Sergei Mijáilovich Einsensteinen (eta Grigori Aleksandroven) “Urria” filmarekin hasiko du bere programazioa, 1917ko Sobietar Iraultzari omenaldia eginez. Sergei M. Eisenstein Sobietar Batasuneko lehenengo urteetan egin zuen zinema politiko eta sozialagatik ezaguna da eta seguraski Sobietar zinemaren zuzendari garrantzitsuena da. Maisulan ugari goraipatu ahal dira Eisensteinen filmografian, “Greba” (1924) edo “Potemkin korazatua” (1925) adibidez. “Urria”-k 1917ko Sobietar Iraultzaren inguruan emandako gertaerak kontatzen ditu parte hartu zuten sektore ezberdinei protagonismoa emanez eta egun historiko haiek edertasun epikoz hornituz: Tsar-en botere kentzea, borroka guneetako adiskidetasuna, Leninen agerpena, uztaileko manifestaldi publikoaren sarraskia, urriko gertaera nagusiak, hots, Jauregiaren konkista, Soviet-en II. Kongresua, sobietar boterearen aldarrikapena…,
Libre, jarleku guztiak bete arte
100 minutu

Deja un comentario