Ekialdeko eguzkiari leihoa ireki dio literatura eta zinema zikloak

Lantxabe Auzo Elkarteak hiru hilabeteko egitaraua aurkeztu du, eta urritik abendura hiru film eta beste hiru eleberri izango dituzte hizpide Aieteko kultur etxean.

Salman Rushdie idazlearen Hijos de la medianoche liburuaren solasaldia egin zuten.

Antonio Machado idazlearen Soledades. Canciones poema liburuko pasarte bat hautatu dute XVII. Aieteko Literatura eta Zinema zikloa aurkezteko: «Al sol de Oriente abrí mi ventana (Ekialdeko eguzkiari leihoa ireki nion)». Leihoak ez ezik, Aieteko kultur etxeko ateak ere irekiko dizkiote Indiako, Txinako eta Japoniako literatura eta zinemari. Lantxabe Auzo Elkarteak herenegun abiatu zuten zikloa Indiako literaturarekin. Salman Rushdie idazlearen Hijos de la medianoche liburuaren solasaldia egin zuten. Lola Arrieta izan zen gidaria, eta gainerako literatur solasaldiak ere gidatuko ditu. Indiako zinemari dagokionez, Salvajit Ray zuzendariaren Pather Panchali filma proiektatuko dute gaur, 18:00etan. Jesus Garmendia Ibañezek aurkeztuko du saioa.Lola Arrieta izan zen gidaria, eta gainerako literatur solasaldiak ere gidatuko ditu

Lola Arrieta izan zen gidaria, eta gainerako literatur solasaldiak ere gidatuko ditu

Azaroko egitarauak ere eskaintza bikoitza izango du. Txinako literatura eta zinema izango da protagonista. Literatur solasaldia azaroaren 4an egingo dute. Zehazki, Mo Yan Nobel saridunaren El clan del sorgo rojo liburua izango dute hizpide, 18:30ean. Zinema proiekzioari dagokionez, Zhang Yimou zuzendariaren Vivir filma emango dute, 18:00etan. Ricardo Aldarondo kazetaria izango da aurkezlea.

Egitaraua biribiltzeko, abendua Japoniako literatura eta zinemari eskainiko diote. Abenduaren 16an Yasunari Kawabata Nobel saridunaren El rumor de la montaña eleberriaz ariko dira, 18:30etik aurrera. Abenduaren 17an, berriz, Kenzi Mizoguch zuzendariaren Cuentos de la luna pálida filma proiektatuko dute kultur etxean, 18:00etan. Jose Miguel Beltran izango da saioaren aurkezlea.

Lantxabe Auzo Elkarteak udazkenero antolatzen du Literatura eta Zinema zikloa, eta hiriko zaharrenetarikoa dela esan daiteke.

Inaxio Esnaola

2021/10/15

Deja un comentario